Mobilizazioa kalitatezko sistema publiko baten bidez, zaindu dezagun zaintzen gaituena

zaindu dezagun zaintzen gaituena konzentrazioa

Ehunka pertsona inguratu dira Hermanos Iturrino anbulatorioaren inguruan, "zainketaren seinale gisa, osasun publikoa inoiz baino gehiago indartu eta defendatu behar den ondare komuna delakoan".

Aurrekoa astean, urriak 28, bi dozena lagun bildu ginen Dunboako Anbulategian, osasun sistema publikoaren defentsan hiritar sare bat artikulatzen hasteko borondatearekin. Han bildu ginenon artean, atzoko deialdia egin, eta atzo Irun Erdialdeko anbulategian ehundik gora bildu ginen, ulertuta osasungintza publikoa egoera honetan inoiz baino gehiago indartu eta defendatu behar de ondare komun bat dela.

Aste honetan, gaur bertan Gipuzkoako osasun langileak izango dira greba egingo dutenak (Arabakoek aurreko astean egin bezala eta Bizkaitarrek hurrengoan egingo duten bezala). Ulertzen dugu ez dela beraien erantzukizuna soilik osasun sistema publikoaren defentsa. Betebehar hiritar bat ere bada, eta horregatik osazten saiatzen ari garen hiritar sarea.

Datorren asteazkenerako, hilak 11 mobilizazioak ere prestatzen ari gara behe bidasoan. Laster jakingo duzue gure berri.

zaindu dezagun zaintzen gaituena konzentrazioa

Kalitatezko osasun sistema publiko baten alde, babes dezagun zaintzen gaituena

Ikasturtea hasi denetik gizartean oinarrizkoak diren sektoreetan greba eta mobilizazioak ikusi ditugu. Azken asteetan, Euskal Autonomia Erkidegoko osasungintza publikoko komunitatea da grebetan hasi dena. Horrexegatik antolatu ditugu guk, herritarrok, astez aste greba egunen bezperetan elkarretaratzeak; osasungintza publikoko komunitateak jakin dezan ez dagoela bakarrik. Jakin dezan herritar sarea badela, euren eguneroko borroka sostengatu eta kontziente dena: Osasungintza publikoaren defentsa ez da zuen egitekoa soilik, hiritar betebeharra da. Zuekin gaude!

Hiritar kontziente sare hau, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan zein Iparraldean, Euskal Herri osoan zehar, poliki poliki ehuntzen ari da.

2008Ko krisi ekonomiko finantzarioaren ondorioz, elite ekonomikoen morroiak diren gobernuek

austeritatean oinarritutako politi ka neoliberalak aplikatu dituzte. Horren ondorioz gastu soziala murriztu egin da urteetan zehar, apurka-apurka. Harik eta nolabaiteko ongizate estatuko sistemaren gorpuzkiekin topo egin dugun arte. Egun, esan dezakegu argi eta garbi, gobernuek nahiago dutela egunez eguneko inprobisazioan mantendu, kapital handiei desafioa egitea suposatuko luketen egiturazko neurriak hartzea baino. Guztiok, egoera latz hau modu duinagoan gainditzea ahalbidetuko lukeen aberastasunaren eta baliabideen ber-antolaketa sakona egitea baino. Urkullu jaunak gidatzen duen EAE-ko gobernuan behintzat, agerikotzat jotzen dugu jarrera mirabe hau.

Guzti honen aurrean, uste dugu hiritarron betebeharra ere badela osasungintza publikoaren defentsan engaiatzea. Osasungintzako langileekin beti ere, baina beren bizkar-gainean egiteko hau uztea ez da zilegi. Uste dugu, denon artean guztiona den komun hau, babestuko duen murru hiritar bat osatzen hasi beharra dugula.

Guztion osasuna, dago jokoan

Gure bizitza duina dago jokoan

Kolapso neoliberalaren aurrean SISTEMA PUBLIKOAREN DEFENTSA.

Izurritearen aurrean, OSASUNA ETA ZAINTZA.

Pribatizazioaren aurrean, defentsa eta PUBLIFIKAZIOA!

Etiquetas: