”Ezki bat babestu nahi dut” kanpainari hasiera eman dio Artiako Lagunak taldeak

Ezki bat babestuIrungo Udalak bertan behera utzi zuen Artiako 47 ezkiren mozketa. Jon Ugarte, Bide Publiko, Hirigintza Diziplina eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariaren hitzetan “Egungo alarma egoera bukatu arte ez da ezkien mozketarik egingo”.

Otsailean Artia auzoko bizilagun talde batek Irungo Udalaren asmoaren berri izan zuenean bildu eta ezkien mozketaren erabakia zalantzan jartzeko eta beste neurri atseginago batzuk hartu daitezen eskatzeko sinadura bilketa bat hasi zuen.

Dagoeneko 337 lagunek sinatu dute eskaera paperean eta 1.400k sinatu dute online eskaera.

Artiako Lagunak taldea etxean gelditu da, baina Irungo Udaleko 47 ezkien zaintzeko eta defendatzeko borrokan jarraitzen du. Orain, talde, enpresa txikiak eta elkarteak inplikatu nahi ditugu, 47 ezkien babes kanpaina bat eginez.

Irungo udalak moztu nahi dituen 47 ezkietako bat zure babespean hartzeko Artiako Lagunak taldeari posta elektroniko bidez (artiakozuhaitzlagunak@gmail.com) edo Twitter "Ezki bat babestu nahi dut" mezuarekin. Zure eskaerari erantzunez, Artiako Lagunak konpromisoa hartzen du zuri babes ziurtagiria ezkiaren zenbakiarekin igortzeko eta Irungo Udalari ezki hori zaindu eta mantentzeko eta ezki horren gaineko hartutako edozein ekintza zehazki eta objektibotasunez justifikapena eskatzeko.

Ekimen hau 47 ezkiak babespean hartzea eskatu diguten hainbat talde eta elkarteren proposamenetik sortzen da.

Online eskaerak oraindik martxan jarraitzen du Artiako Lagunak udalarekin batera eseri dadin zuhaitz hauen ustezko arriskua konpontzeko neurri atseginagoei buruz hitz egiteko, bigarren txosten objektibo eta zehatzagoa eskatzeko, eta Berdeguneen eta Zuhaiztien Plan Zuzentzailean eta Irungo Jasangarritasunaren aldeko II. Ekintza Planean (2015/2025) deskribatzen diren berdegune eta zuhaiztiei buruz Udalak Irungo herritarrekin dituen konpromezuak bete ditzan.

Etiquetas: