Hilketa matxista berriaren ondorioak Angelun

Banner Eraso Matxistarik EZ!Lapurdin, Angelun, 83 urteko emakume baten hilketa dela eta, Bidasoaldeko M8 Asamblada Feminista eta Oneka emakume pentsiodunen plataformaren erreakzioak jaso ditugu.

Bidasoaldeko M8 Asamblada Feminista

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioak direla eta, gaur kontzentratzea ezinezkoa denez, honako hau adierazi nahi dugu:

M8 Asanblada Feministatik Angelun gertatutako hilketa matxista gaitzesten dugu.

Egungo egoeraren ondorioz, emakumeak are gehiago bizi dira babesik gabe, eta, horregatik, behar diren bitarteko guztiak jarri behar dira beren eskura egoera hori jasaten ari direnei babesa eta laguntza emateko.

Hemendik, guk ozen eta irmo jarraituko dugu “ezta bat gutxiago ere!” oihu eginez.

ONEKA

Angelun gertatu den hilketaren aurrean, non 89 urteko senarrak, 83 urteko emaztea hil duen, ONEKAk salatu nahi du:

Berriro ere emakumeok gara heriotzaraino iristen den indarkeria matxistaren helburu, eta hori, Sistema Patrialkalaren ondorioa da, zeinek emakumeok gizonen azpitik ezartzen gaitu.

Emakume eta nagusi izatea, genero indarkeria sufritzeko goi mailako arrisku faktorean bihurtzen da eta gehienetan indarkeria hori, ikusezina eta iraunkorragoa da.

Bukatzeko salatu nahi dugu, osasun egoera larri honek behartuta, etxean konfinaturik egon beharrak, emakumeok gizonak baino gehiago zigortzen gaituela, izan ere, itxialdi honek, emakume asko, bere erasotzailearekin igarotzera behartzen du.

ONEKAtik, genero indarkeriaren aurka borrokatzen dugu eta borrokatuko dugu egunero, Angelun gertatutakoa ekintza tragikoak berrio inon gerta ez daitezen.

Etiquetas: