ABOTSANITZek gure enpresari buruz egiten dituen salaketen aurrean

Montai LogoMontai.- ABOTSANITZek gure enpresari buruz egiten dituen salaketen aurrean, zenbait alderdi argitu behar dira. Lehenik eta behin, gaur egun egiten den lanaren ezaugarriak aldatu egin dira, eta hauek dira.

  • Hasieran Baserritarren merkatua asteazkenetan bakarrik antolatzen zen, baina udalak erabaki zuen larunbatetan ere merkatua egotea; beraz, astean egun bat muntatzetik bi muntatzera pasatu ginen.
  • 2018ra arte, gure langileak Udalaren esku zeuden muntaketa haten zenetik azoka desmuntatzen amaitu arte. Azoka muntatzeko berezko lanez gain, beste lan batzuk ere egiten ziren, hala nola biltegiak garbitzea, materialak mantentzea, Itxas Etxea irekitzea beharrezko azterketak egiteko, etab. Hori guztia Events Onddar2-ko jabeak berretsi dezake, garai hartan MONTAIko langilea baitzen eta lan horiek egiteaz arduratzen baitzen. Udaleko teknikariak ere informazio hori berretsi dezake.

Azaldutakoaz gain, MONTAI enpresaren kamioi bat erabili ohi zen, Udalari gainkosturik erantsi gabe. Gure kamioietako plataforma bat erabiltzen genuen, Udalaren kamioiak, kargaren ezaugarriak zirela eta, bi langile behar zituelako arriskuen prebentziorako jarraibideak betetzeko.

Bigarrenik, aurrekontuarekin eta esleipenarekin zerikusia duten hainbat kontu zehaztu nahiko genituzke. 2018an, gremioko beste enpresa batzuekin prezioak kontrastatu ondoren, azoka bakoitzeko 120 euroko aurrekontua aurkeztu genion Udalari; aurrekontu horrek barne hartzen zituen lanak eta ordutegiak zehazten zituen. Events Onddar2 enpresak, bere aldetik, 75 €-ko eskaintza aurkeztu zuen -zehaztasun gehiagorik gabe- , eta lana esleitu zitzaion.

2019an enpresa honi soilik dagozkion arrazoiengatik erabaki genuen oso aurrekontu txikia aurkeztea, azkenean lizitazioa nola geratzen zen ikusteko. Gure eskaintza 76 eurokoa izan zen, eta bertan zehazten genuen azoka muntatzeko eta desmuntatzeko bakarrik zela eta beti erabiliko zela udal-ibilgailua. Kasualitatez, Events Ondar2 enpresak 75,50 euroko eskaintza aurkeztu zuen, eta beste enpresa batek, Montajes Mendibilek, 83,90 eurokoa.

Abotsanitzen arabera, Udalak lan horiek Events Ondar2 enpresari 6 hilabetez esleitzea erabaki zuen, eta eskaintzarik garestienari, Montajes Mendibili, gainontzeko 6 hilabeteak ematea.

Puntu horretan, norbaitek azaldu beharko luke zergatik hartzen den erabaki hori: zergatik esleitzen zaio Montajes Mendibili lana, Montairen eskaintza merkeagoa zen arren?

Baina benetan deigarria da Events Onddar2 enpresaren jabea izan dela 2019a osoan azoka muntatzen eta desmuntatzen aritu dena.

Montaik Udalaren informazio zuzena zuela dio Abotsanitzek. Ez al dirudi logikoa pentsatzea hori egia balitz eskaintza baxuagoa egingo genukeela guri lana esleitzeko? Ez ote zen beste bat izango informazio pribilegiatua zuena eta gure eskaintzaren prezioa 50 zentimotan jaitsi zuena? Kasu horretan ez al litzateke Montai izango Udalak diskriminatutako enpresa?

Hirugarrenik, Abotsanitzi eskatzen diogu ea sektoreko enpresa serioekin kontrastatutako fakturazioari buruzko azterketa zorrotza egin nahi duen. Eta zenbait datu ematen dizkiogu, zertaz ari den benetan jakin dezan:

  • 2018. urtean, Montaiko langileen gastuak: 262.120 €, 10 langile (26.212 €langile bakoitzeko). Iturria: sozietate zerga.
  • 2018. urtean, Events Onddar2 enpresako langileen gastuak: 10.650 €, 2 langile (5.325 €langile bakoitzeko). Iturria: Merkataritza Erregistroa.

Soldata duinen aldeko borroka ez da greba bat eginez bakarrik sustatzen. Zinikoa da Abosanitzek soldata duinak aldarrikatzea, aldi berean lan-prekarietatearen alde egitea eta Hondarribiko lanei atxikitako langileen subrogazio-eskubidea ukatzea. Asmatzen ez ditugun interes pertsonalek bakarrik justifika lezakete jarrera hori.

Eta, azkenik, Udalak Bluesarekin enpresa horri mesede egiten ziola ziurtatu zuen Abotsanitzek. Nahikoa da Blueseko arduradunaren adierazpenak irakurtzea Abotsanitzen akusazioen zorroztasuna eta egiazkotasuna kalibratzeko: baieztatzen du enpresa bakarra dela oraindik, ia bi urte geroago, bere lana kobratu ez duena, azpiegiturak muntatu zituena: Montai Produkzioak.

Amaitzeko, argi eta garbi utzi nahi dugu ez dugula zirku hau elikatzen jarraituko, gure enpresaren ibilbide profesionala kaltetzen dutenen kontrako neurri guztiak hartzeko eskubidea dugu.

Montaik ia 30 urte daramatza ekitaldiak antolatzen, eta ez du onartuko inork bere izen ona zalantzan jartzea, gezurrekin, egia erdiekin eta informazioak desitxuratuz. Familia askoren ongizatea arriskuan jarriz politika egitea ez da berez etikoa. Ezin dugu onartu, hain denbora luzean kontratatu izan bagaituzte gure lan onagatik eta profesionaltasunagatik izan da.

Etiquetas: