eguzki.org - Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antolatuta, bisita gidatua izan zen atzo goizean Hondarribiko Udalak Zaldunbordan eraiki nahi duen merkataritza-zentro berriak suntsituko lukeen parajera.
Parte-hartzaileek proiektuen ezaugarriak, dagoeneko egin diren txikizioak eta oroz gain parajearen balio naturalak bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten. Kontuan izan behar da Zaldunborda Jaizkibel, Jaitzubia-Txingudi eta Aiako Harria bitartean dagoela, hau da, Natura 2000 Sareko hiru espazioren bitartean. Hortaz, konektibitate aldetik berebiziko garrantzia du.
Ekologistek atzoko bisita antolatu zuten Hondarribia Village salatzeko hainbat sektoretatik egiten ari den kanpainari ekarpen gisa.
http://eguzki.org/2020/01/12/oso-erantzun-ona-izan-du-gaur-zaldunbordan-hondarribia-village-salatzeko-egin-dugun-bisita-gidatuak/
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 612 irakurketak
- Castellano