[Bideoa] Txingudiko paduraren utzikeria, ahaztuta dagoen altxorra
Eguzki talde ekologistak Txingudiko padurak uzteari buruz egindako bideoa.
Eguzki talde ekologistak Txingudiko padurak uzteari buruz egindako bideoa.
Eguzki.- Eguzkik egiaztatu du Aldundia Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana betetzetik oso-oso urruti dagoela, epea bukatzeko urtebete baino falta ez denean. Izan ere, Plana 2013ko ekainean onartu zen Batzar Nagusietan, aho batez onartu ere, eta dokumentuan aurreikusitako bidegorri-sarea gauzatzeko zortzi urteko epea zehaztu zen. Beraz, epe hori 2021ean bukatuko da.
Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra.- Gipuzkoa saneatzeko Esparru Akordio berri bat iragarri zuten iazko otsailaren 1ean Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Iñaki Arriolak eta Ingurumen foru diputatu Jose Ignacio Asensiok. “Laster” izenpetzeko asmoa zuten Akordio hartan zehazten ziren herrialdean 2027ra arte egin beharreko saneamendu-lan guztiak eta beraien finantziazio-ardurak.
eguzki.org - Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antolatuta, bisita gidatua izan zen atzo goizean Hondarribiko Udalak Zaldunbordan eraiki nahi duen merkataritza-zentro berriak suntsituko lukeen parajera.
Bidasoaldeko Lagunak, Eguzki, N2000.- Gaintxurizketa ondoan dagoen nekazal eremu hau, Jaizkibel mendiaren hegoaldeko hegalean dago, Natura 2000 Sarearen babestuta dauden naturguneen (Jaizkibel, Aiako Harria eta Jaitzubia‐Txingudi). Gune honetan zaborren erraustegi bat egin nahi izan zuten, eta gaur egun espekulazio‐proiektu baten xede erakargarri da, non 110 establezimendutik gora, 1.800 aparkaleku eta 11 gasolina‐hornitzaile izango dituen mega merkataritza‐gune bat egin nahi duten. (badirudi hidrokarburoak biltegiratzeko eta banatzeko proiektu bat duela).
Eguzki eta Bidasoaldeko Lagunak.- Ingurumenaren alderdiari dagokionez, plataforman dauden ingurumen-taldeek EAJk osoko bilkuran izan duen jarrerari buruz egiten dugun balorazioa erabat negatiboa da. Txomin Sagarzazu alkatearen adierazpenak hipokresia-ariketa argia dira, errealitatearekin zerikusirik ez duena. Zabortegi zaharraren zigilatzea ingurumen onura gisa saldu nahi izatea, eusten ez den falazia bat da, eta adimena iraintzea.
Arriola kontseilariak eta Asensio foru diputatuak otsailean iragarri zuten Gipuzkoako Esparru Akordio berria urratu eta praktikan ia-ia ezerezean uzten du Aurrekontu Proiektuak.
Eusko Jaurlaritzaren 2020ko Aurrekontu Proiektuak, asko aldatu ezean, Gipuzkoako ibaiak saneatzeko lanetan atzerapen gehiago ekarriko dute, ez baitute nahiko diru aurreikusi Lakuak alor honetan hartutako konpromisoak betetzeko.