Oneka azken hilketa matxistaren aurrean

Logo OnekaSoraluzen gertatu den ustezko hilketaren aurrean, non bere semeak, 74 urteko emakumea hildu duen, ONEKAK salatu nahi du:

Berriro ere emakumeok garela heriotzaraino iristen den indarkeria matxistaren helburu, eta hori, Sistema Patrialkalaren ondorioa dela, zeinek emakumeok gizonen azpitik ezartzen gaitu.

Emakume eta nagusi izatea, genero indarkeria sufritzeko goi mailako arrisku faktorea dela eta gehienetan indarkeria hori, ikusezina eta iraunkorragoa dela.

Halaber egoera ekonomiko ahulagoa izateak, gure bizitza larriagotu egiten duela, izan ere, ordainketa eta onarpen sozialik gabeko zaintza lana egiteak, jasotzen diren pentsioak, gizonezkoenak baino %40 baxuagoak bihurtzen dituelako.

Bukatzeko salatu nahi dugu, osasun egoera larri honek behartuta, etxean konfinaturik egon beharrak, emakumeok gizonak baino gehiago zigortzen gaituela, izan ere, emakume asko, itxialdi hau, bere erasotzailearekin igarotzera behartzen du.

ONEKAtik, genero indarkeriaren aurka borrokatzen dugu eta borrokatuko dugu, ez soilik azaroaren 25ean, egunero baizik, Soraluzen gertatutakoa, berrio inon gertatu ez dadin.

Etiquetas: