Gu gera jendea

Marmoka kontzertuan

Marmoka.- MARMOKAren azken garroa mugittu dugu, energiaz betetako jauzi bat emanaz. Gure inguru zabalean mezu baikorra hedatu nahi dugu, laguntza behar duenari lagunduz, elkartasuna adieraziz eta maitasuna zabalduz.

Bizi izaten hari garen menpekotasun garai nahasi eta korapilatsu honi, begirada kritiko batez begiratu behar diogu! Azken hilabete luze hauetan hainbat kantu zahar eta berri kaleratu ditugu eta irudiak jarri dizkiogu; "Musika bidaide", "Sugegorriaren itzal luzea", "Izokina" eta oraingo honetan "Gu gera jendea".

Jatorriz, John Cougar Mellencampen "We are the people" abestia da. Martxel Mariskal hondarribiarrak bere garaian itzulitako hitzetatik, "Beti Mugan" taldeak jotzen zuen eta gaur egun, MARMOKA taldeak oholtzagainean uhinarazten duguna.

2020ko urrian, Psilocybenea aretoan egindako saiotik, emaitza hauxe da. Irudi eta muntai lana, Endika Gabilondorenak dira.

Keep on Rocking!... Gu gera jendea!!

Etiquetas: