MARMOKA

Euskara

'Ez da ez' kanta berria estreinatu du Marmokak

Ez da Ez. Marmoka

“Lehen bait lehen amets gaizto anker hau, ahaztu nahian betirako daramat…”

2016ko Iruñeako San ferminetako talde sexu erasoa gogora ekarri nahi izan dugu kantu honen bidez. Zalapartatsua bezain gordina izan zen kasu hura gure egunerokotasunean ematen baita etenik gabe. Taldekako edo banako sexu erasoek ez dute etenik!! Hauxe da pairatzen ari garen eta etenik ez duen pandemia, izurrite estrukturala.

Denboralak 2/3. Marmoka

Denboralak

Gogor astintzen duten haizeteak naturan eragina duen bezala, hondamendia dakar. Izurriteak, jendarte txiroenek pairatzen dituzte ondorio lazgarrienak, ingurumena hondatuz ekosistema aztoratuz, suntsipena. Denboralak txikizioa areagotzen du, gizabanakoa babesleku bila ezinbestean dabilen bitartean triskantza heltzen da eta zahugarrienak beti dira kolpatuenak.

Orriak

RSS - MARMOKA-rako harpidetza egin