'Ez da ez' kanta berria estreinatu du Marmokak

Ez da Ez. Marmoka

“Lehen bait lehen amets gaizto anker hau, ahaztu nahian betirako daramat…”

2016ko Iruñeako San ferminetako talde sexu erasoa gogora ekarri nahi izan dugu kantu honen bidez. Zalapartatsua bezain gordina izan zen kasu hura gure egunerokotasunean ematen baita etenik gabe. Taldekako edo banako sexu erasoek ez dute etenik!! Hauxe da pairatzen ari garen eta etenik ez duen pandemia, izurrite estrukturala.

Gure jendartean errotutakoa, kapitalaren sisteman, botere judizialean zein politikoan, zuritzen gaituen erlijio desberdinetan, gazte giro eta etxe barruko trapu zikinetan ematen dena.

Salaketarako kantua da, baita hausnarketarako noski. Norbanakoak egin eta esan dezakegunetik asko baitugu ikasteko eta esateko! Edozein keinu txiki, handi bihurtu dezakegulako. Begirada, esaldi, sare sozial eta jokabide lizun eta iraingarri. Giza harremanetan, benetako askatasunean eta berdintasunean bizitzeko eta gozatzeko aukera eta eskubidea bermatu behar dugulako. Oinarrizko eskubideen alde guztiok zer esana dugulako, gehiegikeriak salatzeko, Osborneren koxkobiloak beltzak eta ilunak direlako, ulergaitzak ditugun epai eta jokaerak gaitzesteko, ez da ez!

Ez hemen eta ez inon, EZ DA EZ!!

Kantu hau, 2020ko konfinamendu garaian sortua eta aurregrabatua izan da eta 2021eko maiatzan birgrabatu eta egokitua DJ MAU productions eta Ibai Marmokaren eskutik. Ane Odriozolaren (Hiru leike, Indixabak) parte hartzea izan dugu ahots nagusian.

Marmoka gara:

Hendrix: Kitarra
Mufloi: Baxua
Mkarel: Kitarra akustikoa eta ahotsa
Hankapalo: Bateria

https://facebook.com/marmokarock/
https://instagram.com/marmokarock/
https://marmoka.bandcamp.com

Etiquetas: