Abotsanitz.- Batzuk neurri zorrotzekin (taberna eta jatetxeak, dendak,,,), beste batzuk nola edo hala (lantegiak, eskolak...), baina dena irekita dago, udal bulegoak salbu. Udal tramite guztiak BAZ bulegora bideratzen dira, eta bertako langileak erabat gaindituta daude.
Herritarrek ez dute egoera ulertzen, ezta guk ere. Are gutxiago kontuan izanik udal bulegoak moldatu egin zirela kontingentzia plana jarraituz. Horregatik, udal bulegoak lehenbailehen irekitzeko eskatu dugu gaur Hondarribiko Udalean.
Zerbitzua eman ez, baina zergak kobratu bai, horretarako gupidarik eta inolako enpatiarik gabe ibili da udal gobernua. Nola liteke, gertatzen ari dena kontuan izanik, Hiri Ondasunen Gaineko Zerga, Ibilgailuena eta abar, ikasturte hasierarekin batera, mailakatu gabe eta aurrez jakinarazi gabe kobratzea?
EAJren udal gobernuaren jokatzeko modua dela-eta, geroz eta nabariagoa da herritarren eta Udalaren arteko haustura. Eta, hori horrela, ez gaitu harritzen herritarrek Udala etsai bezala ikustea. Eta hori ezin da onartu.
- Egutegia
- 520 irakurketak
- Castellano