ELA Sindikatua.- NOVALTIA Zamudion (Bizkaia) dagoen enpresa bat da. Langileen ordezkaritza ELAk du. Greban daude 2019ko uztailak 22tik. Iada 400 egun baino gehiago egin dituzte greban.
Enpresaren aldetik jaso duten bakarra greba eskubidea urratzea izan da. ETT kontratazioekin grebalariak ordezkatzen ari dira legez kanpo. Gaur egun hori gertatzen ari da, Lan Ikuskaritzak ezer ez duen egiten bitartean. Greba eskubidea bortxatuz, enpresako zuzendaritza lortzen ari dena da konfliktua etengabe luzatzea. Eta honen ardura ez da bakarrik zuzendaritzarena, baita ere NOVALTIAren akziodunak diren FARMAZIen jabeena.
Hori dela eta, uda hasieran grebalariak herri ezberdinetako NOVALTIAko farmazi aurrean konzentrazioak egiten hasi ziren (Barakaldo, Durango, Laudio, Gernika…). Eta orain Hondarribiko farmazi baten aurrean egingo dute konzentrazioa: Farmacia Almajano, goizeko 10hetan
NOVALTIA Bizkaia produktu farmazeutikoak banatzen dituen enpresa kooperatiboa da. Farmazia ezberdinetako jabeak enpresa honen bazkideak dira.
Langileak greban gaude 2019ko uztailaren 22tik, arrazoi hauengatik:
- Enpresarekin hitzarmen kolektiboaren negoziaketan adostasunik ez lortzea.
- 2019ko otsailean, gure hitzarmen propioa kendu ziguten, eta Estatuko sektorekoa aplikatzen hasi zitzaizkigun (askoz okerragoa baldintzetan).
- Gure borrokaren helburu nagusia da gure Hitzarmena berreskuratzea:
- Kontratazio berriekiko diskriminazio-eskala bikoitza ezabatzeko. % 35 gutxiago kobratzen dute.
- Soldatak horiek Lanbide arteko Soldata Minimotik oso gertu daude.
- Langile berriak igande eta jaiegunetan lan egitera behartzen dituzte. Malgutasun osoa
- Enpleguaren egonkortasuna eskatzen dugu, azpikontratazioa eta kontratazio prekarioak saihestuz.
Novaltiako Zuzendaritzaren erantzuna honako hau izan da:
- Greba-eskubidea urratzea. - Grebalarien aurkako jazarpen neurriak.
- Greba-batzordearekin negoziatu nahi ez izatea, 2019ko azarotik
Ulertezina den enpresaren erabaki horretan, kooperatibako FARMAZlek erantzukizun zuzena dute, NOVALTIAren jabeak baitira.
Hala eta guztiz ere, eta Covid 19ren momentu konpliktuenetan funtsezko zerbitzu gisa lanean aritu ondoren, orain indar handiagoz itzuli gara. Greban jarraitzen dugu, eta mobilizatzen. NOVALTIAko zuzendaritzaren eta FARMAZletako jarrera salatzen, gure eskubideak defendatzen eta Prekarietateari aurre egingo dion hitzarmen propio baten alde.
- Egutegia
- 693 irakurketak
- Castellano