Erlaitz erakundeko 7 gazte 48 orduko baraualdian Patxi Ruizekin elkartasunean

Patxi Ruiz euskal preso politikoaren egoera dela eta, Irungo Erlaitz gazte erakundeko 7 kidek 48 orduko baraualdia hasi dute gaurko 13:00etan, elkartasun keinu gisa. Patxi ospitaleratu dute, eta egoera ezin larriagoa denez, hori salatzeko aurrera eramango dute baraualdia.

Patxirekin elkartasuna adierazteko gaur, 20:30ean, San Juan plazan, kontzentrazioa antolatu dute, eta bihar, larunbata, 20:15ean Donostiako Bulebarrean manifestazio batera deitu dute.

Etiquetas: