Irungo Harrera Sarea.- Irungo Harrera Sareak behar diren ate guztiak jotzen jarraituko du. Irungo Harrera Sareak bizitzaren eta harreraren alde lan egiteko eskatzen die Erakundeen arteko Mahaia osatzen duten administrazioei. Ahalegin guztiak gutxi dira Irungo mugan jende errugabe gehiago hiltzen ez dadin.
Irungo Harrera Sarea atzo bildu zen Eusko Jaurlaritzako Asilo eta Migrazio Zuzendaritzarekin, Euskadin Harrerarako Erakundearteko Mahaiko kideetako bat, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irungo Udala eta Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioarekin batera. Horren arrazoia da, Bidasoaldeko harrera-aterpetxean sartzeko migratzaileei aplikatzen zaizkien irizpide murriztaileak berrikustea. Gogoan izan behar dugu ekintzak edo ez-egiteak ere babesgabetasuna indartzen duela eta migranteak bultzatu egiten dituela beren bizitzekin amaitu dezaketen erabaki etsiak hartzera. Jadanik bi tragedia daude, bi lagun hildako. Premiazkoa da bizitza gehiago galtzea saihestea.
Donostiako gobernu-egoitzan egindako bileran, Xabier Legarretak, Migrazio eta Asiloko zuzendariak, behin eta berriz adierazi zion Irungo Harrera Sareari ez dagoela bere eskumenen artean transitoan dauden migratzaileei harrera egiteko irizpideak aldatzea. Irungo Harrera Sareak oso modu negatiboan baloratzen du Migrazio eta Asilo Zuzendaritzaren immobilismojarrera.
Berriz ere, erakundeen erantzuna bere eskumenen mugetan ezkutatzea da. Era berean, ez da kontuan hartu Joan den maiatzaren 29an, Irunen manifestazioa egin zuten milaka pertsonen aldarria, erakundeei eskatuz egin beharreko guztia egin dezatela, Irungo muga hilerri bihurtzen laguntzen ari den egoera iraultzeko.
Horren aurrean, Irungo Harrera Sarea bere ahaleginak areagotzeko prest dago, eta Erakundearteko Mahaian ordezkaritza duten erakunde guztiekin biltzea eskatuko du, egoera hori desblokeatu eta bere proposamen zehatzak helarazteko, mugan heriotza gehiago gerta ez daitezen. Datorren ostiralean, ekainaren 11n, bilduko da Jose Antonio Santano Irungo alkatearekin.
Ezer konpontzen ez duten proposamenak
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak Tolosako eta Oñatiko aterpetxeak eskaintzen ditu Irungo aterpetxean sartzea ukatzen zaien migratzaileentzat. Zoritxarrez, Oñatiko eta Tolosako zentroen alternatiba baliogabetua dator hasieratik, eta ez da benetako irtenbidea. Ez da planteatzen eta ez da aurreikusten nola bermatu migratzaileak egoitza horietara iristea, dauden prekarietate-egoera kontutan hartu gabe. Ez da errealista erabili ezingo den alternatiba bat planteatzea.
Irungo Harrera Sareak bizitzaren eta harreraren alde lan egiteko eskatzen die berriro Erakundeen arteko Mahaia osatzen duten administrazioei. Ahalegin guztiak gutxi dira Irungo mugan jende errugabea hiltzen ez jarraitzeko.
- Egutegia
- 494 irakurketak
- Castellano