Abenduaren 17an, 18: O0etan, Zas! Lehen topaketa egingo da Gipuzkoan. Jardunaldian zehar Irun-Hendaiako mugaren egoeraz mintzatuko dira.
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta, abenduaren 17an, 18:00etan, I. ZAS TOPAKETA egingo da Donostian. Jardunaldian zehar, gaur egun gori-gorian dagoen gai bati buruz hitz egingo da: Irun-Hendaia mugako egoera.
Gaiari buruz hitz egiteko zenbait aditu egongo dira eta Gipuzkoako beste eragile eta erakunde batzuekin batera hitz egingo dute. Adituen artean, Cristina Blanco eta Iker Barbero EHUKko ¡rakasle eta Transiteus Proiektuko arduradunak, Ohiana Galardi Irungo Harrera Sareko ordezkaria eta Amets Arzalluz bertsolaria eta Miñan liburuaren egilea egongo dira.
ZAS!-ek Gipuzkoako SOS Arrazakeriarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta kultura demokratikoaren Zuzendaritzaren laguntzarekin antolatutako jardunaldi hau, Donostiako San Telmo Museoan ospatuko da.
ZAS!-ek gizarteak problematika honetan eragina duten aldaerei buruz hausnarketa bat egitea nahi du. Honez gain, herritarrak jardunaldian zehar emango diren argudioak entzutera gonbidatu nahi ditu, gaiaren inguruan sor daitezkeen zurrumurru eta diskurtso diskriminatzaileak iritzi egiaztatu eta fidagarriez geldiarazteko gai izan daitezen.
Iragaitzazko migrazioen krisiaren gai gaurkotu honek, Zas!-ek jarduera planoak lantzen ditu prestakuntza, diskurtsiboa eta dibulgazioa.
Museoko sarrera librea izango da edukiera bete arte. Ez da beharrezkoa izango erreserba egitea edo izena ematea.
- Egutegia
- 414 irakurketak
- Castellano