"Abiarazi guztientzako harrera duina eta gelditu pertsonen ehiza"

Argazkia: Bidasoa Hitza

Irungo Harrera Sarea.- Irungo Harrera Sareak apirilean kalean utzitako pertsona migranteen 30 gaualdi atenditu ditu, harrerarako erakunde publikoek aterpera sarrera galerazita.

Irungo Harrera Sareak dei egiten die era guztietako erakundeei eta giza eskubideen errespetuaz kezkatuta dauden guztiei maiatzaren 29rako, larunbata, Irun eta Hendaian antolatu dugun manifestazioari babesa emateko eta bertara joateko.

Salatzen dugu

Harrera

Euskal administrazioko maila guztiei, Udalari, Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, oso paper eskasa jokatzen ari baitira harrera egin eta politika horiek arintzeko orduan. Praktikan, administrazio horiek arduratzen dira transitoan dauden migratzaileak modu murriztailean definitu eta hauen kalterako izango den irizpideak aplikatzen. Gizarte politika publiko serio eta arduratsuak aplikatuz, egoera zaurgarrian dauden pertsona hauen beharrak eta egoera lirateke erakunde publikoen lehentasuna. Bide horretan lanean berehala hasteko eskatzen diegu.

Muga

Frantziako agintariek "terrorismoaren aurkako alerta" eta "covid pandemiagatiko alerta" aitzakiak erabiliz,txuriak ez diren pertsonei, bereziki beltz eta arabiar itxurakoei kontrol arrazistak egin eta mugak itxi dizkietela. Hurbileko erakunde publikoei, euskal administrazioko maila guztiei, Udalari, Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu ez daitezela euren eskumenen mugetan ezkutatu eta behar den tokian politika egin dezaten Frantzia, estatu espainiarra eta Europari politika aldaketa bat eskatzeko.

Europa arrazista

Europar Batasunak eta bere estatu kideek urteetan ezartzen eta gogortzen datozen mugen kontrola eta migrazio politika arrazistek, pertsona migranteen eskubidea diren zirkulazio askatasuna, bide seguruak eta harrera oztopatzea beste helbururik ez dute. Uzti horrek hildakoak eragiten ditu egunero. Europak erabaki hori hartu eta itsasoak, basamortuak, harresiek... egiten dute gainontzekoa. Urtez urte legeak moldatzen dituzte, bizitza salbatu edo beretzako eta euren seme-alabentzako etorkizun hobeagoaren bila, migratzea behartuak ¡ikusi direnen etorkizunaren aukera zailago eta mingarriago bihurtzeko. Arrazismoa eta xenofobia haupotu eta indartzen duten politikak.

Horregatik guztiagatik egiten dugu deialdi hau. Ezin dugu normalizatu bizitza hobeagoaren bila datozenen sufrimendua, ezin dugu legitimatu jazarpena, heriotza.Sahara, Mediterraneoa, Atlantikoa, eta Bidasoako mugak eremu geografikoak soilik behar lukete izan, ez migranteek heriotza aurkituko duten tokia.

Ekintza zabaltzeko laguntza eskatzen dizuegu.

Datorren maiatzaren 29an espero zaituztegu 17h etan Irungo Udalaren aurrean edo Hendaiakoan, Santiago zubian batuko diren bi manifestaldi egiteko.

Iruleen aterpetxean artatu gabeko eta IHSk artatutako pertsonen datuak

Kasu: Pertsona bakoitza ez da lan talde guztietatik pasa, baina ez ditugu batzen. Horregatik, datu altuena beti geratzen da motz. Kasu honetan Harrera/informazioko 197 lagun maiatzean.

APIRILA 2021.
ATERPETXERA SARBIDEA UKATU ZAIENA: 30 GAUALDI

MAIATZA 2021.
IHS ARTATUTAKO PERTSONAK

Maiatzak 19 artea.

  • 152 gizonezko
  • 36 emakume
  • 9 haur

Guztira: 197 pertsona. (Horietatik 2 dublinatuak)

GAUTXORI

Maiatzak 19 arte

  • 136 gizonezko
  • 43 emakume
  • 9 haur

Guztira:188 pertsona.

Etiquetas: