Bidasoako Itaiak kafe-tertulia antolatu zuen

imagen

Itaia.- Azaroaren 25era begira antolatu zuen ekimena Itaiak, eta bertan kultura progresistaz, indarkeria matxistaz edota emakumeen ahaldunteaz hitz egin zen, besteak beste.

Bidasoako Itaiak kafe tertulia antolatu zuen azaroaren 20rako, larunbat honetan. Hitzordua 16:30an izan zen, Hondarribiko Gipuzkoa Plazan. Besteak beste, kultura progresistaz, indarkeria matxistaz edota emakumeen ahaldunteaz hitz egin zen, azaroaren 25era begira antolatutako ekimena baita kafe-tertulia.

Horretaz gain, azaroaren 25ean Itaiak hiriburutan mobilizazioak egingo dituenez, datorren asteko ostegunean Donostiako Bulebarretik arratsaldeko 18:00an abiatuko den manifestazioan parte-hartzera deitu dute.

Etiquetas: