Elizak 3.994 euro eskatu dizkio Hondarribiko Gaztetxeari

2020ko martxoaren 5ean desalojatu zuten Hondarribiko Gaztetxea. Urte bat pasa da jada eta koste errepresiboak iristen hasi dira. Kasu honetan Hondarribiko elizak eta haien ordezkari eta abokatuek, Hondarribiko Gaztetxeko kideei 3994€ko epaiketa kostuak eskatzen dizkigute. Gazteak eta ikasleak gara eta ez daukagu inungo baliabide ekonomikorik isun honi aurre egiteko.



Horregatik sortu dugu Crowdfounding hau ERRAKIrekin batera, denon artean elkarteratze bat sortzeko, kasu honetan ekonomikoa. Gure ibilbidean zehar herriaren eta gazteen babes estua jaso genuen. Hasieratik adierazi genuen bezela, Gaztetxea herriarentzat sortu zen eta hau askotan erakutsi genion Hondarribiko herriari. Elkarteratze hura berriro eskatzen dugu, denon artean errepresio honi askoz errexago egingo diogu aurre eta.

Link Crowdfunding:* http://bit.ly/HondarribikoGTX

Etiquetas: