Sanmartzialak Alarderik gabe berriz ere
Alarde Publikoko Junta.- Duela urtebete Alarde Parekideren Batzorde honek, COVID-19aren pandemiaren ondorioz, Alardea ez antolatzeko erabakia jakinarazi zuen. Ez genuen aurreikusten urtebete eta gero, erabaki bera hartu beharko genukenik, Alardea egiteko baldintzak ematen ez direlako.
Horrek esan nahi du COVID-19aren ondorioak mingarriagoak direla, bai pertsonal mailan eta baita gizarte mailan ere, hasiera batean pentsatu genuena baino.
Lehenik eta behin, gure elkartasuna helarazi nahi diegu pandemiaren ondorioak gehien jasan dituzten herritarrei, maite dituztenak galdu dituztenei eta gaixotasuna lehen pertsonan pairatu dutenei. Era berean, gure esker ona adierazi nahi diegu osasungintzan aritu diren guztiei, gure osasuna eta gure familiena zainduz.
Oso urte gogorra izan da, maite ditugunak galdu ditugu, gaixotasuna pairatu dugu, pertsona batzuek lana galdu dute eta askok arriskuan ikusi dituzte haien enpresak eta negozioak.
Amaiera gertuago dagoela ikusten dugu, baina denon artean azken ahalegin bat egin behar dugu egoera tamalgarri honetatik ateratzeko eta hainbeste irundarren ziurgabetasunarekin bukatzeko. Guztion erantzukizuna da. Gure jarrerarekin eta lan egokiarekin gure hiriak lehenbailehen berreskuratu behar ditu pultsua eta itxaropena, bertatik irten ahal izateko. Gizarte indartsuago, kohesionatuago eta berdinzaleago bat bezala ateratzea nahiko genuke.
Horren guztiaren aurrean, Alardea ezin ospatzea Pandemia atzean uzten laguntzeko lehentasunarekin bat datorrela iruditzen zaigu Ekainaren 30ean beste urte batzuetako eta beste alarde batzuetako pena eta nostalgia sentituko dugu, Alardearen musikak ez dituzte gure kaleak beteko, eta bolbora usainak ez du gure hiriaren airea bustiko, baina horrek gogo eta indar handiagoarekin lan egitea besterik ez digu ekarriko, hurrengo urtean Alardea alaitasun, anaitasun eta ospakizun eztanda bat izan dedin.
Gora Irun!
Gora San Marzialak!
- Egutegia
- 305 irakurketak
- Castellano