Labore Txingudi Elkartea.- Labore Txingudi Elkartea gure eskualdean, Bidasoaldean, kontsumo arduratsua sustatzeko irabazi asmo gabeko elkartea da. Elkartearen jarduera ezberdinen artean Pelegrin de Uranzu 13an dagoen denda dugu. Dendan erosteko ez da bazkide izan behar, eta ordutegi komertzial arrunta du.
Aurten beste pauso bat ematea erabaki du, eta etxez etxeko banaketa aukera sortu du. Badoa txirrinda bidezko banaketa kooperatibaren bidez egingo du. Oraindik froga pilotu bat da, eta banaketak asteazken eta ostiral arratsaldetan egingo dira, eta eskaerak Whatsapp bidez egin ahalko dira. Eskariak Whatsapp bidez egin beharko direnez, lehenago dendara joan eta bertako produktuak ezagutzera gonbidatzen ditu Bidasoaldeko biztanleak.
Denda Irunen egonik, Hendaia eta Hondarribiko biztanleei bertako produktuak erosteko erraztasunak eman nahi zitzaizkien, bai eta adineko jendeari karga handiak garraiatu behar ez izateko zerbitzua eskaini. Labore Txingudiren helburua kontsumo arduratsua erraztea da, eta horretarako beharrezko bitartekoak sortzea du xede.
Informazio gehiago, edo nahi beste galdera eta iradokizun egiteko aukera dago Labore Txingudiren dendan bertan (ordutegia, astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30 eta 17:00-20:00; larunbatak 9:30-13:30), Pelegrin de Uranzu kalea, 13, bai email (laboretxingudi[@]gmail.com), telefono (722 265 791), dei, Whatsapp edota Telegram bidez, zein sare sozialetan (Facebook eta Instagram). Noski, Labore Txingudiren web orrialdean ere informazio guztia topatuko duzu:
- Egutegia
- 277 irakurketak
- Castellano