EH Bildu.- Joan den irailean, argi berdea eman zitzaion Zaldunborda II izeneko lursailaren garapen industrialari. Hurrengo urratsa Irun eta Hondarribiko udalen arteko bateragarri egiteko plana onartzea izango da, eta, ondoren, eremu horretan zer jarduera ekonomiko mota kokatuko den erabakiko da.
Osoko bilkura horretan, hirigintzako ordezkariak jakinarazi zigun Irungo Oarso-Industrialdeak programa bat egin duela gaur egun erabiltzen ez diren jarduera ekonomikoetarako lurzoruak eta enpresen egungo beharretara egokitzen ez diren pabiloiak leheneratzeko.
Hori da, zalantzarik gabe, aztertu beharreko bideetako bat; izan ere, erabiltzen ez den lurzoruaren berrerabilera da gure hirian hazten jarraitzeko eta jarduera ekonomiko eta industrialetako enpresak gehitzeko biderik egokiena, dagoen eskaerari erantzuteko.
Hala adierazi genuen osoko bilkuran, eta gaur berriro azpimarratu dugu, zalantzarik gabe, garatzeko eremu egokiagoak daudela uste baitugu. Ez dugu ahaztu nahi eremu honetatik metro gutxira proiektatutako mega outlet-a. Mega-proiektu hori ez da behin betiko baztertu, eta erne egon behar dugu Jaizkibelen magaleko edozein erasori ateak ixteko, zalantzarik gabe balio ekologiko eta ingurumeneko handia baitute. Horregatik, lurzati hori berreskuratzearen aldeko apustua egiten dugu, eta eskatzen dugu azter dadila lur horiek jasan duten kutsadura-maila, ezaguna baitira beren mugimenduak eta aurreko urteetan egindako hondakin-isurketak.
Kezkaz ikusten dugu gainerako taldeek osoko bilkuran agertu zuten jarrera, kontuan hartuta aurreko legealditik aho batez adostu zutela eremu horren balio ekologikoa. Izan ere, testu bat onartu genuen, eta bertan berariaz adierazi genuen Jaizkibelen magalean jarduteak "kalte larria egingo liokeela eremu horretako ingurune ekologikoari eta tokiko merkataritzari". Hala ere, osoko bilkura honetan, adibidez, hainbat mezu entzun ditugu, hala nola Elkarrekin-Podemos/IU taldearen eskutik non adierazi zuten "baliorik gabeko eremua" dela.
Laburbilduz, eremuaren garapen industriala babestea ez da albiste ona eskualdearentzat. Irungo EH Bilduk ingurunearekin jasangarria eta atsegina izango den garapen ekonomiko eta industrial baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du.
- Egutegia
- 146 irakurketak
- Castellano