Azaroaren 25eko Emazteenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna gerturatzen ari da

imagen

BAGERA, Nous Sommes.- Pozik aurkezten dizkizuegu, Bagera-Nous sommes-ek prestatutako ekintza ugari, aurten, egun sinboliko oso honen inguruan, 2022ko azaroaren 23 asteazkenetik ostirala 25era bitartean egingo diren ekintzak.

Azaroaren 23an, asteazkena, 20:30etik aurrera, Hendaiako Les Variétés antzokian izango gara, bertan Riposte filma emango delako. Saioaren ostean eztabaida une bat izango da.

CLSPDk antolatutako ekintzen parte da, eta horren parte gara

Azaroaren 24an, ostegunarekin, gaualdi berezi bat antolatu dugu, bere osotasunean iraganen dena Borderline Fabrikan.

Biziki eskertzen diogu Laetitiari (Arteknik) ekitaldi honen antolaketan eta prestaketan lagundu izana, bai eta Camille Perrotteti ere gaualdiko kartelaren sortzeagatik, eta, nola ez, Borderline Fabrikari, gaualdi hau hartzen baitu.

Egitaraua 18:00etan hasiko da “Ikuskizun bizia sexista ote da? gaia duen mahai-inguru batekin. Bertan izango dira Laetitia EIZAGUIRRE (Arteknik), ikuskizunaren teknikalarien munduko sexismoa gogora ekarriko duena, Lanetik Eginako Niko CAUMONT, Alaia BERHONDE (Jour de Fête konpainiako kide eta artista), Jeanine TERHOFF (NaiNai taldeko abeslaria) eta Corine CELLA (Borderline Fabrika taldeko kide eta artista zirkasiarra). Isabelle Eguiazabal, Bagerako kideak, gidatuko ditu eztabaidak.

20:00etan, gaualdia segiko da, kontzertu bikain batekin, tonu femenino eta feministan, HAMELIN izango dugu afitxan, eta ondotik NAÏ NAÏ emakumezko ahots laukote zoragarria. Lanetik Eginako CHORAL ROCK taldeak ederto bukatuko du kontzertua.

Gaualdiaz gozatzeko aukera izanen duzue, zuentzat prestatua den ikuskizunaren munduko sexismoari buruzko erakusketa miresteko.

Eta Pintxo Pote batek jateko eta indarrak berreskuratzeko aukera emango dizu!

Denok kalera manifestatzera!

Azaroaren 25ean, M8 Asanblada Feminista Bidasoarekin elkarlanean, manifestazio bat antolatu dugu, justizia feminista indarkeria sexistaren aurka lelopean, emazteek, eta bereziki emazte migratzaileek, jasaten dituzten indarkeria mota guztiak salatzeko.

Hona hemen ekitaldiaren ibilbidea:

  • Irteera 17:30ean Hendaiako Errepublika plazatik,
  • Geldialdi 18:00etan Hendaiako Atxikipen Zentroan,
  • Geldialdi 18:15ean Santiago zubian,
  • Manifestazioaren amaiera 19:00etan Irungo Epaitegiaren aurrean.

Gure gizarteak bortizkeria sexista gaitzesten duela ahal bezainbat ikusarazteko, funtsezkoa da ekintza horiek guziek erantzun masiboa ukatzea.

Horregatik, zuen laguntza eta zuen presentzia espero dugu.

Etiquetas: