Osasun Bidasoa Plataforma.- Uda pasata, bueltan gaude. Osasun Bidasoa Plataforman oso kezkatuta gaude eskualdeko osasun publikoaren egoeraz.
ESKUALDEKO OSPITALEA
Eskualdeko herritarren gaitzespen handiari esker —Irun, Hondarribia, Bortziria—, mobilizazio desberdinetan frogatuta, ebakuntza-gelen lekualdaketa geldiaraztea lortu da. Horrek erakusten du batasuna eta elkartasuna daudenean gauza asko lor daitezkeela.
Hala ere, Ospitaleko Zuzendaritza tematuta dago 2. solairuko ebakuntza-gela berrien obrak egiten, eta horrek hainbat eragozpen dakarzkie pazienteei:
Osakidetzako zuzendaritzak planteatu du duela urte gutxi birmoldatutako espazioa batean berriro ere obrak egitea . Ez dute obren planorik aurkeztu aurrekontu zehatzekin, eta, beraz, ezin da eztabaida serio bat egin irizpide tekniko egokiekin, eta ez dute aukerarik ematen teknikoki egokiagoak eta agian merkeagoak izan daitezkeen beste proposamen batzuekin alderatzeko.
Obrek irauten duten bitartean, sortu litezkeen zaratak kaltegarriak izango dira beheko solairuan ospitaleratutako pazienteak indar berritzeko. Arazo asko ondoko solairuko operazioetarako...
Hori dela eta, Eskualdeko Ospitaleko profesional gehienek, Plataformaren adostasunarekin, proposatu dute negoziazio-mahaiak pazienteei onura handiagoa ekarriko dieten beste proposamen batzuk aztertu ahal izatea; eta mahai gainean datu eta konparazio gardenak jartzea, etorkizuneko proposamenik onena bilatzeko.
Anestesista, erradiologo, urologo, errehabilitatzaile eta abarretan langilerik ez dagoela azpimarratzen dugu. Horrek osasun-arreta larriagotu eta itxaron-zerrendak areagotzen ditu.
LEHEN MAILAKO ARRETA
Zentroko eta Dunboako anbulatorioetako eraikinak kolapsatuta daude, eta, beraz, bi zentroetako profesionalek ezin diete osasun-arreta egokia eman pazienteei. Espazio-gabezia hori gaizki konpontzen ari dira barrakoiekin. Zerbait onartezina, osasunaren eta kalitatearen ikuspegitik.
Horri gehitu behar zaio lehen eta bigarren mailako profesionalen gabezia. Oporraldietan (urtean 4 hilabete) ez dago ordezkapenik, eta horrek arretari kalte egiten dio. Familiako mediku edo pediatra batek proba osagarriak behar dituenena diagnostiko-prozesua osatzeko , itxarotezerrenda 192 egunekoa da ekografia baterako, 100 egunekoa OTA (TAC) baterako eta 77 egunekoa kolonoskopia baterako. Egoera horrek diagnostiko-atzerapenak ekar ditzake prozesu neoplasikoentzat, pronostikoa baldintzatu eta tratamendua atzeratu dezaketenak. Bigarren mailako espezialista batengana bideratu behar bada, ezin da zitarik eman ez urologian ez min-unitatean, eta traumatologiarako 240 egun baino gehiagoko itxarotezerrendak daude. (2022-10-13ko datuak)
Errealitate gordin hori kontuan hartuta, ez da ulertzen hirugarren anbulatorioa edo zentro berria egiteko planik oraindik ez egotea, lehen aipatutako gabeziak arintzeko. Duela zenbait hamarkadaz geroztik erreklamatzen ari den zerbait da, eta Oinaurren espazio bat dago gaituta.
Oinaurre zentro berrirako plana bertako profesionalek, plataforma honek eta eskualdeko udalek parte hartuta egin behar da.
Gure plataformak bilera bat eskatzen du Bidasoako ESIko gerentziarekin (irailaren amaierarako agindu zena), eta honako gai hauek jorratu behar direnak bertan modu parte-hartzailean:
- Ebakuntza-gela berriei buruz, non egin behar diren, baldintza tekniko sanitarioak eta abar, pazienteen interesei lehentasuna emanez, eta erabilera tekniko-sanitario eta ekonomikoko hainbat proposamen konparatibo egiteko aukera emanez.
- Zerbitzuen eta profesionalen egungo gabeziak arintzea, bai ospitale-mailan, bai lehen mailako arretan.
- Oinaurre zentro berriari buruzko partaidetza-plan bat premiaz egiten hastea.
- Egutegia
- 215 irakurketak
- Castellano