EH Bilduk Irungo osasun baliabideak hobetzeko mozioa aurkeztuko du, besteak beste, osasun etxeen banaketan aldaketak eskatuz
EH Bildu Irun.- EH Bilduren arabera egungo osasun etxeen banaketak ez du herritarren bizitza naturala aintzat hartzen, ezta eremu bakoitzak dituen garraio bideak ere; adibidez, zentroan bizi den irundar batentzako Dunboako osasun etxeraino mugitu behar izatea naturala ez dela adierazten dute, are gehiago, zentroan beste osasun etxe bat dagoenenean.