[Asteazken kulturalak] Abendua-Apirileko egitaraua

asteakenkulturala

HILABETEKO LEHENENGO ASTEAZKENETAN HITZORDU BAT DAUKAGULA GOGORATU ZAITEZ
Lakaxitako Asteazken Kulturalak, 18:30tan.

Badakigu asteazkenak egun txepelak izaten dira, sustantzia gabekoak. Ostegunak asteburuaren bezpera dira eta ostiraletan aisian murgilduak egoten gara.

Ba hau aldatu dugu Lakaxitan! Asteazkenak egun politak dira guretzat. Ezagutzen garen edo ez garen pertsonaitxo batzuk elkartzen gara elkarrekin egotera. Pintxo-pote merke bat hartzea gonbidatzen zaituztegu eta ondoren, jakintzak eta ideak elkarbanatzera.

Errexa eta dibertigarria! Zergatik dibertigarria? Kolektiboki gauzak ezagutzea eta ikastea dibertigarria delako, geroz eta gerra eta min gehiago dagoen mundu injustu honetako gehiengoaren iritziaz kanpo dauden jakintzak batez ere. Norbanakoa eta talde edo/eta kolektibo desberdinen arteko sareak garatzen lagunduko gaituzten balore sozial eta solidarioekin: komunikazioa, iraupena, zaintza, osasuna...

Ez itzazu galdu hurrengo hilabeteetarako ditugun iradokizunak:

Abenduak 2: Herri komunikabide aske, sozial eta komunitarioen mahai ingurua Lakaxitan. Antxeta irratiko Ezker Gantxoa saioaren barnean tertulia egingo dugu AngulaBerria, Zintzilik irratia, Antxeta Irratia, Ezker Gantxoa eta Topatuko lagunekin, eta klaro, agertzen zeraten guztiekin.

Urtarrilak 13: Sexu aniztasuna. Kultura patriarkal eta kapitalistak ezartzen ditugun rol kulturalekin hausteko geroz eta behar handiagoa daukagu XXI. mendeko mendebaldeko gizarteetan.

Otsailak 3: Gaurkotasun ekonomikoari buruzko kontakizunak. Ekonomiak gai gogor, zail eta aspergarria dirudi, baina gaur egun eta ekonomia ereduaren ondorioz sortu diren arazo guztiengatik, ekonomia globalaren ikuspuntutik inguratzen gaituen mundua ulertzea lagunduko gaituen informazioa ezagutzea ondo egongo litzake, ez? Guri baietz iruditzen zaigu.

Martxoak 2: Korto Feministak. Sexu aniztasunari buruzkoak.

Apirilak 6: Diktadura frankistaren bukaeratik "Demokrazioan" zehar alde batera utzi diren eta moztuak izan diren eskubide sozialen eta norbanakoaren askatasunen aldarrikatzeko proposamena.

Etiquetas: