Lakaxita Gaztetxea.- Larunbat, igande eta astelehen gauean (hilak 22, 23 eta 24) sufritutako lapurretak direla eta, herritarrei zuzentzeko beharra ikusi dugu Lakaxita gaztetxetik. Izan ere, azken hiru lapurreta hauetaz gain beste 3 lapurreta sufritu ditugu azken urte honetan, guztira 6 izanik. Nahiz eta espazioa eta estruktura indartzeko neurri desberdinak hartu diren sufritutako lapurreten aurrean, lapurrak Lakaxitara sartzeko bidea topatu dute, material, gailu eta diru kopuru desberdinak haiekin eramanez eta estrukturetan kalteak sortuz.
Lakaxita gaztetxea .- Aurtengo egoera dala ezin izan dugu ez Jaion ez ekitaldi handirik antolatu, eta horregatik gure gaztetxean historiaren hainbat irudikin egutegi bat itea okurritu zaigu. Hau zabaltzeko aukera baduzue asko eskertuko genuke. Sare sozialen bitartez zabaltzen ari gara mezu eta argazki honekin batera.
'Zero' izeneko lan berriarekin dator Lakaxitara Xabi Basterra, Euskal Herrian nahiz atzerrian kutsu intimoko kontzertu ugari eman dituen musikaria. "Zintzotasuna, samurtasuna eta sendotasuna" aldarri dituen diskoa aurkeztuko digu, gaztelaniaz gehienbat, baina baita euskaraz ere kantatutako folk doinuekin.