dSCi eta Fufuren kontzertuak Lakaxitan

Non: 
Lakaxita
Data: 
Asteartea, Iraila 13, 2022 - 20:00

FUFUDUAS

dUAS sEMIcOLCHEIAS iNVERTIDAS talde lisboarra Euskal Herrian izango dugu euren bira europarraren barruan. Hain zuzen ere, Laudio eta Irunen egingo ditu geldialdiak, Orbeko Etxean lehena irailaren 12an, eta Lakaxitan bigarrena irailaren 13an. Portugaldarrek Fufu talde irundarra izango dute lagun bi kontzertuetan.

dUAS sEMIcOLCHEIAS iNVERTIDAS

https://duassemicolcheiasinvertidas.bandcamp.com

2007an Lisboan (Portugal) sortua, euren musika bezain kurrikulum bizia duen taldea dugu honakoa: noise-rock, post-rock, post-punk eta free-jazzaren arteko ezohiko nahasketa energiko eta basati gisa deskriba liteke. Urte hauetan zehar laurehundik gora kontzertu eman dituzte egoera eta leku anitzetan, herrialde ezberdinetan egindako hamahiru biretan.

Fufu

https://fufubandcampa.bandcamp.com

2018an batu zen Fufu bikote irundarra, eta orduz geroztik hiru lan kaleratu dituzte: ‘Lerdea’, ‘Eskuak’ eta aurtengo ekainean argitaratutako 'Labanak'. Haien musikan energiaz beteriko posthardcore eta noise doinuak gailentzen dira, ukitu psikodeliko batekin.

Etiquetak: