JaionE jaialdi kuir transfeminista, bihar Lakaxitan

Non: 
Moskuko plazatik Lakaxitara
Data: 
Larunbata, Iraila 28, 2024 - 17:00
Antolatzen du : 
Lakaxita

Cartel

Lakaxita.- Larunbat honetan Irungo Lakaxita Gaztetxean antolatuko dugun "JaionE" jaialdi kuir transfeministaren berri emateko eta zuen hedabidean partekatzeko eskaera egiteko idazten dizuegu.

Irunen eta inguruan aski ezaguna da uda hasi aurretik egiten den "Jaion" jaialdia. Kamiona atera ohi da Moskuko plazatik Lakaxitara; kamiona martxan dagoela musikari desberdinak egoten dira bertan dagoen eszenatokian. Jendea atzetik joaten gara jai-giro apartan. Gaztetxean kontzertuak egoten dira ondoren eta gaurarte luzatzen da. Ibilbidean zehar emanaldi desberdinak ere egin izan ditugu. Aurtengo udaberrian 20.urteurrena ospatu dugu, denbora badoa aurrera!

Oraingoan beste ikuskera batekin sortutako proposamenarekin gatoz. Kultura kuir eta transfeministari tokia egin nahi izan diogu gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio sortuz. Ilusio handiz prestatutako egitaraua da ondorengoa. Musikaz gain beste arte-espresio batzuei aukera eman nahi izan diegu.

Moskuko plazatik Lakaxitara txirrinda martxa antolatu dugu. Ibilaldia musika-pintxadak girotuko du Balazta elkartearen laguntzaz. Nahi duenak oinez ere egin ahalko du. Gaztetxean manifestuaren irakurketa izango dugu. Ondoren salsa eta batxata kuir eskola izango dugu Nerea Hernandez dantzari donostiarraren eskutik. Drag emanaldia izango dugu ondoren AyDragmela talde bizkaitarren eskutik. Iruñeako Plazeratu kolektiboko maKeda eta Adrien Bodyren pintxadak izango ditugu afalostean. Gaueko azken emanaldiak bertakoen eskutik datoz: Alicia Kiss eta Julene Queen-ek pintxada eta show-a eskeiniko digute eta bukatzeko Lola Von Pololak pintxada dantzagarri zein zoragarria eskeiniko digu. Afari begano goxoa egongo da nahi duenarentzat 5€-an. Egitarauaz gozatzeko 8€-ko sarrera orokorra kobratuko da eta prekarizatuentzat 5€-koa.

Espazio seguru eta goxoa bermatzeko brigada ere antolatu dugu denok aske eta lasai goza dezagun. Pertsona guztiak izango dira ongi etorriak, ez aldiz jarrera guztiak. Autogestionatutako egitaraua izanik txandak antolatu ditugu; diogun moduan "ez da magia, auzolana baizik". Laguntzeko prest dagoena antolakuntzakoekin harremanetan jar dadila. Igandean garbiketa txanda ere izango dugu.

Etiquetak: