Euskal Herriaren Lagunak, Euskal Herriarekiko elkartasun komiteok euskal preso politikoen dispertsioaren aurkako nazioarteko kanpaina aurkeztu nahi dugu. Kanpaina hau azaro eta abenduan zehar burutuko da Europa eta Latinoamerikako herri ezberdinetan eta Sarek urtarrilaren 14ean Bilbon deituriko manifestazioarekin batera amaituko da.
Dispertsio politika ia hiru hamarkadaz espainiar zein frantziar Gobernu ezberdinek euskal preso politiko eta hauen senide eta lagunen aurka aplikatu duten politika berezi eta diskriminatzailea da. Gure iritziz, politika honek presoei dagokienean ezarri zaien kondenari gehigarri bat suposatzen du, eta senide eta lagunei berriz, zigor bat. Horregatik, Euskal Herriaren Lagunok politika zapaltzaile eta anker honekin amaitzeko beharrezkoa iruditzen zaigu egoera honen berri ematea eta lau haizeetara zabaltzea.
Horretarako, datorren asteetan zehar hainbat ekimen antolatu ditugu eta egin ahala hauen berri ematen joango gara. Hitzaldi informatiboak, dokumentalen proiekzioak, eskuorri banaketak, herri afariak... Lan guzti hau ikusarazteko Twitterreko traola hau erabiliko dugu: #dispersiOFF
Ezinbestekoa da nazioarteko elkartasuna biderkatzea eta horrexegatik dei egiten diegu gai honen inguruan kontzientziatuta dauden eragile ezberdinei ekimen hauetan parte hartzera espainiar eta frantziar gobernuen politika errepresibo hau lehen bait lehen aldatzeko.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1491 irakurketak
- Castellano