Txinaurri lana da gure borrokaren esentzia, zentzua, izana. Egunez egun, umiltasun osoz, kolektiboki, aktiboki, errebeldiaz. Txinaurri lana da gure oraina eta etorkizuna eraikitzeko arma.
Inurritegia eraikitzen gabiltza 4 urtetatik. Inurritegi aske, sozialista, feminista eta euskalduna. Biharko Euskal Herria gaurdanik eraikitzeko inurritegia.
Txinaurriek ez bezala guk ez dugu erreginarik. Ez dugu inoren agindu eta esanetara bizi nahi. Guk gure oraina eta etorkizuna eraikitzera goaz, bagabiltza. Gure bidelagun direnekin batera inurritegia eraiki, eta desagerrarazi nahi gaituztenei koska eginez.
Inurritegia da gure babesleku, festa leku, borroka leku. Ateak parez pare izango dituen Inurritegia eraikitzen gabiltza. Egun duguna ordea, gazte gehiagorekin jarraitu nahi dugu eraikitzen. Geroz eta inurri gehiago, geroz eta indartsuago izango gara. Milaka inurri gai gara elefantea beldurtzeko, mugitzeko. Garaipenaren belaunaldia gara
4urtetik hona…
Duela 4 urte Zukgua gazte prozesua burutu genuen 2500 gaztek. Norbanakotik kolektibora, gazte antolakunde berritu bat sortzeko apustua geure eginez. Martxoaren 2an Lizarran aurkeztu genuen publikoki Ernai gazte antolakundea, Ezker Abertzaleko antolakunde sozialista, feminista, euskalduna eta feminista.
Ezker Abertzaleak emandako estrategia aldaketaren erdi-erdian aurkitu zuen bere burua EHko gazteriak. Ordutik, 4 urteko “trantsizio fase batean” murgildurik ibili gara. Antolakuntza eredua, funtzionamendua, militantzia eredua, konpromiso maila desberdinak, borroka ildoak…hainbat eta hainbat konturen gainean hausnartu dugu.
Gazte boterearen eraikuntzan, aktibazio-saretze lan etengabean murgildurik ibili gara. Baita gazteok egunerokotasunean bizi dugun problematika, alternatiba errealen bitartez gainditzeko lanean.
II. Kongresu Prozesua
INURRITEGIA, Ernaiko II. Kongresu Prozesua herriz herri eta auzoz auzo burutuko dugu. Ezker Abertzaleko ABIAN prozesuaren ostean, gazte antolakundeak bere egiten ditu hartutako erabakiak eta prozesuan horren inplementazioa egitera goaz. Sortu ginenean 4 urterako “lehen fasea” diseinatu genuen, 4 urte pasatu ostean bigarrenari ekitera goaz.
Prozesu independentista bat martxan jarriko badugu Herri honetan, gazteok bide horretan ze paper izan behar dugun hausnartu beharra daukagu. Nola bultzatuko dugu prozesua gazte ikuspegitik? Horrez gain, gazte problematikari erantzuteko, gazte estrategia eraginkortu eta birdefinitzera goaz.
Gazte Antolakundea eraginkorra izateko, ditugun hutsuneen inguruan ere hausnartu beharra daukagu. Tresna organizatibo eraginkor baten beharra daukagu, egindako akatsak konpondu eta ongi egindakoak hobetu. Horregatik, prozesu kongresuan antolakuntza eta funtzionamenduaren inguruan ere erabakiak hartzera goaz.
Gure prozesuan eztabaidak, SORTUren birfundazio prozesuaren ostean egingo ditugu. Ezker Abertzaleko prozesuan erabakiko dugu gure oinarria. Oinarri horretatik dagokio loratzea gazte antolakundeari bere gazte estrategia.
Beraz, Prozesu Kongresuan 3 gai landuko ditugu bereziki: ABIANen ondorioen inplementazioa, gazte estrategiaren berregokitzea eta antolakuntza eta funtzionamendua.
FASEAK:
LEHENENGO FASEA, AURKEZPEN ETA ELABORAZIO FASEA:
-
Urriak 29-abenduak 31 , ekarpenak jasotzeko tartea
-
Kongresuko lantalde nazionala ponentziak elaboratzen egongo den une berean batzar ireki batzuk deituko dira une horretan ponentzia zein puntutan dagoen aurkeztu eta horren gainean ekarpenak jasotzeko. Lau batzar egingo dira, herrialde bakoitzean bat. Ikuspegi feministatik ekarpenak jasotzeko saio espezifikoak ere egingo dira.
-
Lehen fasean zehar kongresuko e-mailera edonork ekarpenak bidali ditzake, ponentziari begira dituen hausnarketak zein ideiak zuzenean helaraziz.
-
Ekarpenak jasotzeko saioak
-
Orokorrak, herrialde bakoitzean saio bat, gehienez hiru ordukoak:
-
-
-
Urriak 29-abenduak 31, edonork ponentzia bat idazteko aukera
-
Edonork ponentzia bat idazteko aukera izango du beranduago agertzen den irizpideen baitan.
-
Kongresu prozesua kudeatzeko sorturiko e-mailera bidali beharko da zehazturiko epeen barruan.
-
-
Urriak 29- urtarrilak 28, aurkezpenak herrietan
-
Herrietan kongresu prozesuaren aurkezpenak, oinarri sozialaren lanketa
-
Parte hartze gida izango da aurkeztu beharrekoa
-
Aurkezpenak egiteko bitartekoak egongo dira
-
-
Prozesuan parte hartuko duten kideen zentsoa egitea ezinbestekoa izango da
-
Azaroak 30 izango da azken eguna, eztabaida fasea hasterako datu guztiak izateko asmoz
-
-
-
Urriak 29- urtarrilak 28, militante berriei sarrera
-
Batez ere prozesu ostean ernaiko militante izango diren kide berrientzat
-
Hautazkoak, izango da
-
Edukiak:
-
Ezker Abertzalea eta Gazte Antolakundearen historiaren laburpena
-
Abian prozesuaren kokapena
-
Gazte estrategiaren kokapena
-
-
BIGARREN FASEA, EZTABAIDA FASEA:
-
Urtarrilak 23 ponentziak publiko
-
Militantziaren ekarpenak jaso ondoren idatzitako ponentzia zein gainontzean edonork idatzi lezakeen ponentziak publiko egingo dira.
-
-
Urtarrilak 23-otsailak 4, ponentzia aukeratu
-
Tarte honetan herriz herri batzarrak eginez egon daitezkeen ponentzien artean bat aukeratuko da.
-
Egituratik idatziriko ponentzia bakarrik baldin badago emendakinen fasea urtarrilak 29an hasiko litzateke.
-
-
Otsailak 6 –martxoak 17, eztabaida fasea
-
Ponentziak irakurri eta eztabaidak emango dira herri eta auzoetan.
-
Emendakin indibidualak jasotzeko aukera egongo da edonork izan ditzakeen ekarpenak zuzenean emailera bidaliz
-
-
Martxoak 20-martxoak 27, emendakinak bozkatu
-
Gutxienez batzar bat egingo da leku guztietan emendakinak bozkatzeko
-
KONGRESUA:
-
Apirilean izango da kongresu ekitaldia
PARTE HARTZEKO IRIZPIDE ETA ZEHAZTAPENAK
PARTE HARTZEKO IRIZPIDEAK:
-
Militante izan edo ez edonork parte hartu dezake, alabaina Ezker Abertzalearen oinarriekin, proiektuarekin, bat egitea ezinbestekoa izango da.
-
Prozesuan parte hartzeko ezinbestekoa izango da prozesuan egingo den zentsuan izena ematea.
PONENTZIA ALTERNATIBOA IDAZTEKO IRIZPIDEAK:
-
Kongresuan eztabaidatu beharreko atal guztiei erantzun beharko die.
-
Kongresu prozesuan parte hartuko duen edonork aurkez dezake ponentzia bat, banaka zein kolektiboki. Ponentzia Kongresu prozesurako bereziki sortutako e-mailera bidali beharko da.
-
Aurkeztutako ponentziak eztabaidarako planteatutako atalei erantzun beharko die.
-
Proposatutako Gazte Estrategiaren zehaztapenak Abian prozesuan zehaztutako norabideari jarraitu behar dio (estrategia, oinarri ideologikoak, funtzionamendua…)
-
Atal bietan, lau urteko prozesu feminista aintzat hartu, eta eman beharreko hurrengo urratsak proposatu beharko dira. Bereziki, antolakuntza eta funtzionamenduan, nesken parte hartzea sustatu eta ahalduntzea bultzatzeko mekanismoak proposatuz.
EMENDAKINAK NOLA EGIN:
-
Emendakin indibidual eta kolektiboak egin daitezke, kolektiboak batzarraren babesa dutenak izango dira.
-
Emendakin indibidualak batzarren bidez edota norberak zuzenean e-mailera bidaliz egin daitezke.
-
Emendakin kolektiboek (batzarraren babesa dutenek) pisu gehiago izango dute indibidualek baino (irizpide hau zalantzazko kasuetan aplikatuko da).
-
Emendakin guztiak publiko egingo dira bozketa fasean (modu anonimoan agertuko dira).
-
Behin baino gehiagotan errepikatzen diren emendakinak bozketara eramango dira.
BOZKETARAKO IRIZPIDEAK:
-
Kide bat bozka bat.
-
Ponentzia hautatzerakoan bat edo beste aukeratuko da, emendakin bat aukeratu behar denean aukeren artean bat hautatu beharko da.
-
Salbuespen bezala bozka delegatua onartuko da zentsuan dauden pertsonek batzarretara ezin badute joan.
-
Gehiengo sinplearekin irabaziko da.
-
Emaitzak zuzenean e-mailean jasoko dira.