Ernai

Gaztelera

Manifestazioa: Zuen turismoa, gazteon miseria! - Herria bizirik - Postalen atzean bagara

Data: 
Osteguna, Abuztua 17, 2017 - 17:30
Non: 
Donostiako Bulebarra

Ernai.- Donostia hiri turistikoa izan omen da aspalditik, beti entzun izan dugu hori. Antza, Espainiako Maria Cristina hona etortzen zen veraneante, eta hor omen du jatorria Donostiarekiko interes turistikoak; baita haren esplotazioak ere. Azken urteetan, ordea, hiriaren eraldaketa abiada bizian eman da. Turismoaren presentziak modu basatian gora egin du, eta hiriaren erdigunea hartu.

2017-03-29 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorria atalean batetik HazteOir erakunde ultrakontserbadorearen sorrera izango dugu, bestetik Indian diruaren desagertzeaz jardun gara eta azkenik BBVAan eginiko ekimen baten inguruan ere. Gurean 2 elkarrizketa nagusi izan dugu: Ikasle Abertzaleko kide den Paul izan dugu Martxoaren 23ko grebaren inguruan balorazio eta irakurketa zabaltzeko, ondoren Ernaiko kide den Attor izan dugu eta Gazte Akelarrearen egitaraua eta lanketa nola egingo den azalduz. Gaurko esaldia: "Artistak lerrokatu beharra du. Askatasunaren edo esklabotzaren alde jokatu beharra dauka. Nik erabaki dut. Ez neukan beste aukerarik"

[IRAKURKETA] Atxilotuak askatu!

Pasa den larunbatean Iruñean “Errepresioari autodefentsa” lemapean egindako manifestazioan atxilotutako gazteak espetxeratu berri dituztela jakin berri dugun honetan, Ernai gazte antolakundetik Oreretako 3 gazte eta bere senideei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu. Era berean, atxilotuen berehalako askatasuna exijitzen dugu.

Orriak

RSS - Ernai-rako harpidetza egin