Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak informazio eskaera bana erregistratu ditu Hondarribiko Udalean eta Gipuzkoako Foru Aldundian, azken erakunde honek abenduan Jaizkibel mendian egindako lan batzuen inguruan.
Makinaria handiarekin egindako landaredi-mozketa lanak izan ziren eta, argazkietan ikusten denez, sekulako suntsipena eragin zuten babestutako txilardietan eta ondare arkeologikoan. Ez dezagun ahaztu Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Gune gisa izendatuta dagoela Natura 2000 Sarearen barruan, eta Europako Habitaten Zuzentarauak eta Eusko Jaurlaritzak bertako zenbait habitat babesteko neurriak ezarri dituztela.
Landaredian eta ondare arkeologikoan eragindako kalteak baloratu ahal izateko, Hondarribiko Udalari Ingurumen sailaren eta arkeologia teknikariaren txostena eskatu dizkiogu, eta aldundiari, egindako lanen espedienteari lotutako informazio guztia Abotsanitz Udal Taldearen esku jartzea.
Ez da lehen aldia aldundiak egindako garbiketa lanek Jaizkibelgo landaredia eta aztarna arkeologikoan kalteak eragiten dituztena. Hori horrela, gertatu dena ezagutu nahi dugu, zer urrats eman erabakitzeko.
- Egutegia
- 261 irakurketak
- Castellano