Hondarribiko zerrenda hautatzeko bozketa egingo du EH Bilduk

irudiak

Hondarribiko EH Bildu.- Maiatzak 28ko udal hauteskundeetara hurbiltzen ari gara eta Hondarribiko EH Bilduk herrian aurkeztuko duen zerrenda bozkatzeko unea iritsi da.

Bozketa telematikoki egin beharko da. Bilkideek bozka elkarrekin.ehbildu.eus atariaren bidez eman beharko dute. Hau egiteko datak hauexek dira: martxoaren 2tik 4era.

Telematikoki bozka eman beharko duten pertsonei laguntza eskaintzeko asmoz, bi lagun egongo dira Muara Kultur Elkaratean ostirala martxoak 3, 17:00etatik 19:00etara.

Zerrenda berritua eta anitza aurkeztuko du Hondarribiko EH Bilduk. Ilusioa piztuko duen zerrenda duela uste dute.

Hemendik Hondarribiko bilkideak animatu nahi dituzte aipatutako pausoa ematera eta aurkeztuko duten zerrenda onartzera.

Etiquetas: