Garoa Lekuona izeta izango da EH Bilduren zerrrenda burua Hondarribian

imagen

Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiko EH Bilduko Bilkide eta akreditatuek otsailaren 2, 3 eta 4an telematikoki egindako bozketan aho batez (baiezkoak izan baitira bozka guztiak) onartu dute Garoa Lekuona Izeta alkategai bezala.

Urtarrilaren 26an egindako herri batzarrean dagoeneko aukeratua izan bazen ere egun hauetan ofizialki berretsi dute militanteek Garoa alkategai bezala.

Beraz, maiatzaren 28an egingo diren udal hauteskundeetarako EH Bilduren alkategaia Garoa Lekuona Izeta izango da.

Garoa Lekuona Izeta Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Enpresa Kudeaketako eta Irakasleen Prestakuntzarako unibertsitate masterren tituluak ditu. Azken hamabi urteetan, bada, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterreko teknikaria izan da. Bertan, mugikortasun jasangarria, erregai alternatiboak, edo logistika 4.0 antzerako lan lerroetan egin du lan. Bestela ere, hogei urte zituenetik txilibitoarekin aritu da Jaizkibel Konpainian, eta kapitaina izan zen 2006-2008 bitartean.

Garoak berak EH Bilduko kideei adierazi die bi arrazoi nagusi dituela alkategai bezala aurkezteko: Lehenengoa profesionala, legealdi berri honetan bereziki HAPOAa landuko denez, bere ezagutza herriaren onurarako erabili dezakeela uste du, izan ere, mugikortasun jasangarrian trebatua baitago. Bigarrenik, militantzia, Jaizkibel konpainiako kide den aldetik eta azken urteetan herrian konponbidearen alde sortu diren mugimenduak direla eta, zuzenki udaletik aldarri hau egiteko aukera probesteko.

Etiquetas: