Hondarribiko gatazka "emakumeek askatasunez aukeratzeko duten eskubideari eta epaitu gabe gure iritziak eta pentsamenduak azaltzeko eskubideari buruzkoa da"

Emeki Elkartea

Emeki elkartea.- Emeki elkartea, irabazi asmorik gabeko emakumeen elkarte sozio-kulturala eta feminista da. Gure helburua, emakumeon eta gizonen eskubideen eta erantzunkizunen berdintasuna sustatzea da hiritar eta pertsona garen aldetik, eskubide eta betebehar berak ditugulako.

Horregatik, gure estatutuel leial izanik, ezin dugu ez ikusiarena egin duela 25 urte baino gehiagotik gure herriko jailetan bizi diren egoerekiko. Hondarribian dagoen gatazka emakumeek alardean desfilatu ahal duten edo ez erabakitzetik haratago dagoela uste dugu, gatazka honen oinarria emakumeok askatasunez aukeratzeko dugun eskubideaz eta epaituak izan gabe gure iritziak eta pentsamenduak azaltzeko eskubidean dago.

Emeki, hasieratik, emakumeak Hondarribiko alardean parte hartzearen aldekoa izan da, erantsitako dokumentuan agertzen den bezala, 1994ko datarekin.

Erakundeak dira egungo egoeraren erantzule zuzenak, eta hainbeste maite ditugun jaiak giro lasaian ez ematearen arduradunak. Bada garaia arazo honi konponbidea emateko.

Emeki, EMAKUME GUZTIEN topagunea da, gai honetan eta besteetan edozein ideologia dela ere (elkartean denak errespetatzen dira). Elkartea emakumeok seguru eta aske sentitzen garen gunea izaten jarraituko du eta prestakuntzak, tailerrak eta proiektu ezberdinak egiten jarraituko dugu emakumeok, emakume ¡zate hutsagatik mespretxatuak edo baztertuak izan ez gaitezen.

Etiquetas: