Emeki Elkartea

Euskara

Emeki Elkarteak jarduera ugari antolatu ditu azaroaren 25erako

Data: 
Osteguna, Azaroa 2, 2023 - 19:00 -tik Larunbata, Azaroa 25, 2023 - 19:00 -ra
Non: 
Hondarribia
Antolatzen du : 
Emeki elkartea

Emeki Azaroak-20-25 egitaraua

Emeki.- Datorren azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta Emeki elkartetik Hondarribiko Udalarekin elkarlanean ekintza ugari antolatu ditugu.

Hondarribiko gatazka "emakumeek askatasunez aukeratzeko duten eskubideari eta epaitu gabe gure iritziak eta pentsamenduak azaltzeko eskubideari buruzkoa da"

Emeki Elkartea

Emeki elkartea.- Emeki elkartea, irabazi asmorik gabeko emakumeen elkarte sozio-kulturala eta feminista da. Gure helburua, emakumeon eta gizonen eskubideen eta erantzunkizunen berdintasuna sustatzea da hiritar eta pertsona garen aldetik, eskubide eta betebehar berak ditugulako.

Tximeleten taupadak

irudia

Emeki.- Datorren azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, Emeki elkarteak bat egin nahi du Tximeleten Taupadak proiektuarekin. Horretarako animatzen zaituztegu morearen gamako tonuak (feminismoaren kolorea delako) dituzten tximeletak ehuntzera, marraztera, margotzera... eta Emekira ekartzera. Tximeletak gure lokaleko espazio komuna apaintzeko erabiliko dira, indarkeria matxistaren eta bikarioaren biktima guztiak ikusarazteko eta gogoratzeko.

Orriak

RSS - Emeki Elkartea-rako harpidetza egin