XXIX Kaleko Margo Lehiaketa

XXIX Kaleko Margo Lehiaketa

Emeki elkarteak.- Emeki elkarteak, 1994etik antolatzen duen Kaleko Margo Lehiaketak bere XXIX edizioa bete du. Parte hartu duten 23 artistek beren artelanetan Hondarribiko txoko ezberdinak islatzeko aukera izan dute.

Herri eta hiri ezberdinetako artistek parte hartu dute: Hondarribi, Paris, Bergara, Cáceres, Portugalete, Irún, Murcia, Castellón de la Plana, Donostia... Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte aukera izan dute margolanak egiteko.

17:00etatik 18:00etara beren artelanak Gipuzkoa plazara ekarri dituzte. Aurten 4 emakumek eta gizon batek osatu dute epaimahai taldea: Marijo Noain, Sara Otaño, Julia Lasa, Rakel Salinas eta Javier Sagarzazu. Epaileek ez dute erraza izan irabazleak aukeratzeko, enpatea egon da puntuaketan, hori dela eta, saridunen zerrenda ateratzeko besteetan baino denbora gehiago behar izan da, baina epaileek adostasuna lortu dute.

XXIX Kaleko Margo Lehiaketa. Epailak

Urtero artelan ederrak eta kalitate handikoak aurkezten dira eta aurten ere horrela izan da. Artelanen maila geroz eta handiagoa da, lientzo txiki eta handiak aurkeztu dira eta lan ikusgarriak egin dituzte artistek, aurten lehen aldiz lientzo zirkularrean egindako artelana aurkeztu du artista batek. 18:00etatik 20:00etara margolanen erakusketa egin da eta bisitari ugari hurbildu dira Gipuzkoa plazara.

Emekitik, mila esker antolaketa lanetan ibili diren bolondres guztiei, margolariei, epaileei eta kolaboratzaileei (Hondarribiko Udala, Atrezzo Marko Denda eta Done Pedro Arrantzale Kofradia) eta nola ez, ekitaldira hurbildu zareten guztioi bihotzez mila esker. Datorren urtean lehiaketak 30 urte beteko ditu eta edizio berezia izatea espero dugu.

2023ko XXIX Kaleko Margo Lehiaketako irabazleak

ACCÉSIT

Atrezzo dendako enmarkazio bat eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia. Irabazlea: Esteban Oroz (Eibar), Maddi Etxebestek eman dio saria, Palacete Hoteleko gerentea.

XXIX Kaleko Margo Lehiaketa

3.SARIA

500€ eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia

Irabazlea: Fernando Ureta (Artziniega), Nekane Alkainek eman dio saria, Mendelu Auzo Elkarteko kidea.

XXIX Kaleko Margo Lehiaketa

2.SARIA

700€ eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia

Irabazlea: Jose Luis López Pérez (Portugalete), Hondarribiko Udalaren izenean Estitxu Urtizberea zinegotziak eman dio saria.

XXIX Kaleko Margo Lehiaketa

1.SARIA

1000€ eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia.

Irabazlea: Federico Plasencia Chacón (Cáceres), Emekiko lehendakaria den Tamara Sastre eman dio saria.

XXIX Kaleko Margo Lehiaketa

Etiquetas: