Non:
Hondarribia
Data:
Osteguna, Uztaila 8, 2021 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Antolatzen du :
Emeki Elkartea
OINARRIAK XXVII KALEKO MARGO LEHIAKETA
- Nahi duen margolari orok parte har dezake, baldintza bakarra 18 urte baino gehiago izatea da. Parte hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.
- Lehiaketa 202leko abuztuaren Ban, igandea, izango da. lzen ematea lehiaketaren egun berean egingo da, Hondarribiko Molla Kalea lean.
- Zigilatzeko ordutegia hau izango da: goizeko 9:00tatik 11:00etara, Molla kalea lean. Neurri handiena 100 x 100 zm. izango da
- Erabiliko diren teknikak: oleoa, akuarela, akrilikoa, librea edo mistoa izango dira. Partaide bakoitzak lan egiteko behar dituen tresnak eta materialak ekarri beharko ditu.
- Parte hartzaile bakoitzak Hondarribiko txokoren bat aukeratu beharko du. Argazki, lamina edo antzekoetan oinarrituta egiten diren lanak, lehiaketatik kanpo geratuko dira.
- Amaitutako lanak, sinatu gabe, harresiko Baluartean aurkeztuko dira, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Ondoren, erakusketa toki berean kokatuko da antolatzaileen irizpidearen arabera.
- Saritutako lanak Emeki Elkartearen jabetzan izango dira.
- Epaimahaiaren erabakia ezbairik gabekoa izango da.
- Epaimahaiak horrela erabakiko balu, sariren bat eman gabe geldi liteke.
- Sariak harresiko Baluartean banatuko dira.
- Saririk gabeko lanak harresiko Baluartean, egun berean, gaueko 20:00ak arte jasoko dira. Une horretan jaso gabe geratzen diren lanekin Emeki Elkarteak erabakiko du zer egin.
- Lehiaketa honetan parte hartzen duten guztiek inplizituki oinarri hauek onartzen dituzte. Harremanetan jartzeko:
Emeki Elkartea. Molla, 1. 20280 - HONDARRIBIA
Telefonoa: 943 64 34 02
Emaila: emekiemakumeelkartea@gmail.com
Sariak
LEHENENGOA: 1.000€
BIGARRENA: 7000€
HIRUGARRENA: 500€
ACCESITA: Enmarkazio bat ATREZZO marko dendan (100€) + oparia
OHARRA: Aurkezten diren lanekin arreta handía jarriko da; dena den, zerbait gertatuz gero, ardura ez da erakunde antolatzailearena izango.
- 564 irakurketak
- Castellano