Emeki Elkarteak jarduera ugari antolatu ditu azaroaren 25erako

Non: 
Hondarribia
Data: 
Osteguna, Azaroa 2, 2023 - 19:00 -tik Larunbata, Azaroa 25, 2023 - 19:00 -ra
Antolatzen du : 
Emeki elkartea

Emeki Azaroak-20-25 egitaraua

Emeki.- Datorren azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta Emeki elkartetik Hondarribiko Udalarekin elkarlanean ekintza ugari antolatu ditugu.

Kontziente gara Azaroaren 25ean egiten diren aldarrikapenak ezin direla egun batera mugatu, gaur egun oraindik ere emakumeok emakume izate hutsagatik diskriminatuak eta baztertuak izaten jarraitzen dugulako, horregatik, ezinbestekoa da indarkeria-egoera hauek prebenitzeko eta biktimei babesa emateko baliabideak eta programak garatzeko politikak sustatzea.

Emeki elkartetik lanean jarraituko dugu emakumeon ahalduntzea eta autonomia bultzatzen ahalbidetuko duten tailerrak eta formakuntzak bideratzen. Hori dela eta, aurten ere egitarau zabala prestatu da.

Emeki Azaro Agenda 01.jpg

Emeki Azaro Agenda

Emeki Azaro Agenda

Emeki Azaro Agenda

Etiquetak: