Abuztuko lehen igandean izango da XXX. Kaleko Margo Lehiaketa

Non: 
Hondarribian
Data: 
Igandea, Abuztua 4, 2024 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Antolatzen du : 
Emeki elkartea

Kartela

Emeki Emakume elkarteak urtero antolatzen duen lehiaketa da. Egun horretan Hondarribiko txoko guztiak margolariz, kolorez eta pinturaz beteko dira.

Urtero lez, abuztuko lehen igandean antolatuko dute Kaleko Margo Lehiaketa. Emeki Emakume elkarteak 1994tik antolatzen duen lehiaketa da. Hortaz, aurten XXX. urteurrena izango da. Lehiaketa honen harira, Hondarribiko txoko guztiak margolariz, kolorez eta pinturaz beteko dira.

Oinarriak XXX Kaleko Margo Lehiaketa

  1. Nahi duen margolari orok parte har dezake, baldintza bakarra 18 urte baino gehiago izatea da. Parte hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.
  2. Lehiaketa 2024ko abuztuaren 4an, igandea, izango da. Izen ematea lehiaketaren egun berean egingo da, Hondarribiko Molla kalea lean.
  3. Zigilatzeko ordutegia hau izango da: 9:00etatik 11:00etara, Molla kalea lean. Neurri haundiena 100x100 zm. izango da.
  4. Erabiliko diren teknikak: oleoa, akuarela, akrilikoa, librea edo mistoa izango dira.
    Partaide bakoitzak lan egiteko behar dituen tresnak eta materiala ekarriko ditu.
  5. Parte hartzaile bakoitzak Hondarribiko txokoren bat, Alde Zaharra edo Portua Auzokoa aukeratu beharko du. Argazki, lamina edo antzekoetan oinarrituta egiten diren lanak, lehiaketatik kanpo geratuko dira.
  6. Amaitutako lanak, sinatu gabe, San Pedro Kalean aurkeztuko dira, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Ondoren, erakusketa toki berean kokatuko da antolatzaileen irizpidearen arabera.
  7. Saritutako lanak Emeki Elkartearen jabetzan izango dira.
  8. Epaimahaiaren erabakia ezbairik gabekoa izango da.
  9. Epaimahaiak horrela erabakitzen badu, sariren bat eman gabe geldi liteke.
  10. Sariak San Pedro Kalean banatuko dira.
  11. Saririk gabeko lanak San Pedro Kalean, egun berean, gaueko 20:00ak arte jasoko dira.
    Une horretan jaso gabe geratzen diren lanekin Emeki Elkarteak erabakiko du zer egin.
  12. Lehiaketa honetan parte hartzen duten guztiek inplizituki oinarri havek onartzen dituzte.
  13. Harremanetan jartzeko:
    Emeki Elkartea. Molla 1, 20280 HONDARRIBIA
    Telefonoa: 943 64 34 02
    E-maila: emekiemakumelkartea@gmail.com

Sariak

LEHENENGOA: 1.000€ + Oparia*
BIGARRENA: 700€ + Oparia*
HIRUGARRENA: 500€ + Oparia*
ACCESITA: Enmarkazio bat ATREZZOn (100€) + Oparia*

OHARRA: Aurkezten diren lanekin arreta haundia jarriko da; dena den, zerbait gertatuz gero, ardura ez da erakunde antolatzailearena izango.

Etiquetak: