Pentsiodun ahulenak 200 euroko txeketik kanpo geratzen dira. Horiek ere neurri horretan sar daitezela eskatzen dugu

MAni Movimiento Pensionistas Txingudi 19-08-2019

EHPM.- Testu hau sinatzen dugun Estatuko Herri eta Komunitateetako pentsiodunen plataformek eta mugimenduek honako hau salatzen dugu.

Kotizazio eta kotizazio gabeko pentsio txikiak dituzten pentsiodunak, berriz ere, Gobernuak bizitzaren garestitasunaren aurrean egoera ekonomiko eta sozialei aurre egiteko onartutako neurri garrantzitsuenetik kanpo geratzen dira: 200 EUROKO TXEKEA.

Abenduaren 27ko araudian argi eta garbi ezartzen da pentsio kontributiboak eta ezkontributiboak dituzten pentsiodunek EZIN izango dutela txeke hori eskatu. Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kobratzen dutenek ere ezingo dute eskatu.

Ondo deritzogu hilean 1.900 € inguru jasotzen dituzten familiek eta pertsonek eskatu ahal izateari, baina uste dugu arrazoi gehiagorekin kobratu behar dutela hilean kopuru txikiagoak kobratzen dituzten pentsiodunek ere.

Gobernuak ahaztu egiten du Espainiako pentsioen % 50 baino gehiago Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren azpitik daudela (1.000 €gordin hilean), eta emakume pentsiodunek pentsio txikienak jasotzen jarraitzen dutela, horietako batzuk pobreziaren atalasea urrituz.

Eskatzen dugu krisiaren aurkako dekretuan eskatzen diren errenta-mailako baldintzak betetzen dituzten pentsiodunak neurri horretan sar daitezela, neurri batean arindu baitezake prekarietate-egoera.

Pentsiodunok honako hauek eskatzen ditugu: 2011ko, 2013ko eta 2021eko pentsio-erreformen murrizketak ¡raultzea, pentsio publikoen erosteko ahalmena berreskuratzea, urte amaierako konpentsazio-ordainsaria berrezartzea eta gutxieneko pentsioa batez besteko soldataren % 60an kokatzea.

Era berean, egiturazko eta egoeraren araberakoak ez diren neurriak hartzea eskatzen dugu, pertsona guztiek bizi-baldintza duinak izan ditzaten, aberastasunaren bidezko banaketan oinarrituta.

Horiek dira, besteak beste, orain dela 5 urte baino gehiago gure mobilizazioekin eskatzen ari garen neurriak.

BERDIN DIO NORK GOBERNATU, GUK PENTSIOAK DEFENDATU!

  • ASJUBI40 (Asociación Jubilación Anticipada sin Penalizar)
  • COESPE (Coordinadora Estatal por la Defensa del Sistema Público de Pensiones)
  • EHPM (Movimiento de Pensionistas de Euskal Herria)
  • MADPP (Movimiento Andaluz en Defensa de las Pensiones Públicas)
  • MODEPEN (Movemento Galego en Defensa das Pensións e os Servizos Públicos)
  • UNIDAD COESPE
  • PLATAFORMAS DE PENSIONISTAS de Badajoz, Móstoles, ...

Etiquetas: