BAGERA elkartea.- Urte honetan zehar, indarkeria edota diskriminazioaren biktima diren emazteei harrera egiten jarraitu dugu gure lokaletan eta telefonoz.
Hainbat ekitaldiren antolatzaile edota ko-antolatzaile ere izan gara:
Martxoak 8aren kari
- Gaztelu Aretoan, «En chemin elle rencontre…» erakusketa,
- Forum Antzerkia Aizpurdiko Lanbide Lizeoko ikasleen parte hartzearekin,
- Ipar Euskal Herriko familia barruko indarkerien aurkako sarearekin batera informazio eta sentsibilizazio gune bat antolatu genuen
- Bidasoaren bi aldeetako emazteen eskubideen aldeko manifestazio baten inguruko batasuna Biriatu eta Urruñako herriko etxea, LAB, CGT eta SUD sindikatuen eta "Les Bascos" eta «les Bask'elles» elkarteen sustenguarekin M8 Asanblada Feminista Bidasoarekin batera antolatutakoa .
- Baita ere, BiArtek antolatutako hitzaldian parte hartu genuen, gai honi buruz: "Euskal mitologia ekofeminista ote da ?".
Maiatzean
- LGBTQI+ fobien kontrako nazioarteko eguna, Baionan antolatua izan den "Les Bascos" partetik elgarretaratzearen deialdiarekin bat egin dugu.
Ekainean
- Emazteen etxearen sorreraren inguruan hainbat tailer antolatu ditugu Adierazpenak: Ekintzak eta deanbulazioak.
Uztail bukaeran
- Bortizkeria sexisten aurkako Maina dispositiboan parte hartu dugu Baionako Bestetan.
Agorrilean
- Hiri besta kari, hendaiarrekin trukatu dugu, besta giroan bortizkeria sexisten kontrako prebentzioari buruz, "Ez DA EZ" eranskailuak banatuz.
Irailean
- Hendaiako Herriko Elkarteen Foroan parte hartu dugu, hala nola Urruñakoan.
- 26an kontrazepzioaren nazioarteko eguna eta 28an abortua eskuratzeko nazioarteko ekintza eguna izanik, Euskal Herriko Planning Familialarekin bat egin dugu, behin eta berriz, lelo hau aldarrikatzeko: "Nire gorputza! Nire aukera! Ez da eztabaidarik!
Azaroan
- Azaroaren 24an, BORDERLINE FABRIKArekin eta ARTEKNIKekin Emazteenganako Bortizkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren kari elkarlanean antolatutako mahai-ingurua eta kontzertu arrakastatsua izan ziren eta apur bat gehiago elkartu zituen militanteak, giro alai batean.
- nola ez, M8 Asanblada Feminista Bidasoarekin egindako manifestazioa “muga” zeharkatu zuen mota guztietako indarkeriaren aurka borrokatzeko, batez ere emakume migratzaileek bizi dutenaren aurka.
Eta hori guztia emazteenganako indarkeriaren aurkako eta berdintasunaren aldeko sare ezberdinetan parte hartzea, gure formakuntza, bilkurak... ahaztu gabe.
Lanean gabiltza, urte berri honetan, genero indarkeria mota guztien aurkako ekintza berriak garatzeko, eta horretarako zuen parte hartzea eskatuko dizuegu, elkarrekin indartsuagoak garelako!
Espero dugu, beraz, laster zu berriz ikustea..
- Egutegia
- 194 irakurketak