BAGERA elkartea.- Urte honetan zehar, indarkeria edota diskriminazioaren biktima diren emazteei harrera egiten jarraitu dugu gure lokaletan eta telefonoz.
MPEH-EHPM.- Joan den urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Eguna izan zen, eta Pentsiodunak mobilizatu dira Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian, duintasuna eta errespetua eskatzeko.
Maputxeak herri amerindiarra da (Mapu hitzak lurra esan nahi du eta txe, jendea; lurreko jendea). Txileren erdialdean eta hegoaldean, eta Argentinaren Hegoaldean dute jatorria.
Txileko eta Argentinako estatuek lurrak kendu zizkion maputxe herriari. Diktaduraren eta Kontzertazio gobernuen garaitik mende bat pasa denean, eredu neoliberala eta basoaren industria, hidroelektrikoak eta meatzaritza hasi eta zabaltzen ari direla, oraindik jarraitzen dute harrapaketak egiten maputxeen herrialdean.
Lehenik eta behin gogora ekarri nahi ditugu deserrian dauden euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztiak. Guk babesa, elkartasuna, miresmena eta maitasuna helarazten dizkizuegu. Maite zaituztegu! Kalean nahi eta behar zaituztegu.
HITZALDIA: KURDISTAN BORROKAN
Karlos Zurutuza kazetari independienteak eskainiko du hitzaldia, Kurdistango egoera orokorra eta gaur egun ematen hari den ISISen aurkako gudaz ere.