Garoa Lekuona izeta alkategaiaren aurkezpen publikoa egin dU Hondarribiko EH Bilduk

irudiak

Hondarribiko EH Bildu.- Gipuzkoa plazan burututako ekitaldi politikoan aurkeztu du gaur Hondarribiko EH Bilduk Maiatzeko hauteskundeetan alkategai aurkeztuko duen Garoa Lekuona Izeta.

Garoak azaldu du Hondarribi maite duelako onartu duela alkategai izatea eta zera gaineratu du “Jabetua nago, Hondarribia ere bidegurutze batean dagoela Herri bezela. 2020 – 2030 hamarkaldi garrantzitsua da zer nolako herria nahi dugun definitzeko. Aukeratu behar dugu alde batetik, berriz ere elitismoan oinarritutako herri bat nahi ote dugun, gehiago kanpokoei zuzendua, bertakoei baino, edo herritarrengan zentratutako herri bat, mugikortasun jasangarriarekin, hirigintza jasangarri batekin, turismo eredu jasangarri batekin, ezberdintasun sozial gutxiagorekin...

Azken fiñean, erabaki behar dugu ea etorkizun BAIKOR bat, ON BAT, nahi dugun gure haurrentzat, nerabeentzat, gazteentzat, helduetzat, zaharrentzat eta gure planetarentzat.

Legealdi berrian bi erronka nagusi finkatu ditu bere aurkezpenean: HAPOA eta bere biztanleriaren zahartzearen ondorioz, ZAINTZAREN inguruan egin beharko den kudeaketa. HAPOren inguruan zera esan du; “Plan Orokorraren bitartez erabakiko dugu nolako herria izango den Hondarribia. Aukeratu behar dugu ea gure Herri garestiagoa, erdaldunagoa, kolapsatuagoa, turismoz josia, ez hain seguru, bat nahi dugun, edo funtzionala/erosoa kanpora lanera eta ikastera joateko, baita ere hemen lanpostuak sortzeko, aukeran merkeagoa, herri bizia, turismo jasangarri batekin, auzoetan bizia duena, baina baita ere erdigunean neguan zehar, eta gure haur, gazte, heldu eta zaharrentzat segurua eta naturarekin txertatua dagoena. Fiñean, ea benetako herri BERDEA izan nahi dugun! Eta Herriko MUGIKORTASUNA nolakoa izatea nahi dugun definitzea ezinbestekoa horretarako.

Garoak argi utzi du Aldaketa ekarri nahi duela EHBILDUren hautagaitzak, eta aldaketak ekar ditzakeen hautagaitza bakarra dela. Eta aldaketaren Tsunamiaz zera gaineratu du “Ezker independentistaren TSUNAMIA BADATOR!! Eta lehen esaten nuen bezela, hamarkaldi hau ezinbestekoa da zer nolako herria eta lurraldea nahi dugun zehazteko. Pandemia batetik gatoz, zaintzaren krisia mahai gainean jarri duena; energia krisi batetik gatoz ere, gure mugikotasuna zein etxeak berotzeko sistemak zalantzan jarri dituena, eta krisi gehiago genituen dagoeneko, edo etorriko dira hala nola, demografiaren zahartzea, etxebizitzaren arazoa, elikadura, kultura, desberdintasun soziala, euskararen egoera globalizazioaren aurrean...bezela. Aldaketa sakonen garaia da. Eta horiei aurre egiteko, SARETUTA egon beharda, politikak BEHETIK GORA, ETA GOITIK BEHERA egiten direlako, benetan eraldatzaileakizan nahi badira. Eta Hondarribian, EHBILDU-k eskeintzen du hori. Ezin da inertzian oinarritutako kudeaketa bat eraman. Hori dagoeneko zaharra da, ez du garai berrietarako balio. Erronka berriak ditugu eta ezin zaie errezeta zaharrekin erantzun. ALDAKETEN, aukera berrien garaia da! Hortaz erronka berriei ezin zaie errezeta zaharrekin erantzun, eta ezta ere bakarrik.

Azken hamarkada Alardearen Gaia dela eta Ezker Abertzalearentzat gogorra izan dela aipatu du, zehaztuz zintzotasunez jokatu duen bakarra izan dela. Eta urteetako auzi hau udaletik konpondu behar dela gaineratu du eta hor egongo dela bera.

Etiquetas: