Ostegun honetan, azaroak 30, greba feminista orokorrerako deia

Pancarta llamando a la huelga feminista general en Hondarribia

Bidasoaldeko Greba Batzordeko kide.- 2023ko martxoaren 8an ekin zion Euskal Herriko Mugimendu Feministak “Denon bizitzak erdigunean” prozesuari, zeinak helburu argia baitzuen: zaintzaren problematika erdigunean jarri eta herri mugimendu zein eragile sozio-sindikalekin aliantzak sortu eta proposamenak bateratzea.

Historikoki emakumeok izan gara zaintzaren pisua geure gain hartu dugunak, etaez da sekula lan gisa aitortua izan; areago, lan horiek politikoki, sozialki eta ekonomikoki ikusezinak eta gutxietsiak izan dira.Egun, Euskal Herrian, indarkeriaren eta desberdintasunaren ardatz dira, eta zenbait zapalkuntza gurutzatzen dira lan horien baitan: arraza, atzerritartasun egoera, adina, sarea eta estatus soziala. Ondorioz, zaintzak sexuatuak, arrazializatuak eta estratifikatuak daude. Gainera, aitortuak ez izanagatik ere, kapitalismo heteropatriarkala horien gaineko irabaziez aberastu da, zaintza lanak merkantilizatuz, pribatizatuz, esplotatuz eta horiekin espekulatuz.

Bidasoaldeko emakumeok* zenbat, nola eta nor zaindu nahi dugun erabaki nahi dugu; zenbat, nola eta nork zaindu behar gaituen erabaki nahi dugu; eta zaintzeari ezetz esateko eskubidea ere aldarrikatu nahi dugu. Hori dela eta,bat egiten dugu azaroaren 30ean egingo den Greba Feminista Orokorrarekin:

  • Greba: zaintzen ezinbestekotasuna agerian jarri eta nork eta zein aldintzatan zaintzen duen azaleratzeko; baita antolatzeko, aktibatzeko eta saretzeko ere.
  • Feminista: sistema kapitalista, heteropatriarkala, kolonialista eta arrazista salatzeko, eta pribatizazioaren arduradunak interpelatu eta seinalatzeko.
  • Orokorra: guztion bizitzez ari garelako, zaintza eskubidearen aldeko borrokak jendarte osoari eragiten diolako.

Zaintza eraldaketarako tresna izan dadin nahi dugu. Horretarako, ezinbestekoa da, alde batetik, gaur egun prekarioenen eta kolapsatuta dauden egoerei aurre egitea, eta, bestetik, bizitza erdigunean jarriko duen sistema sozial bat definitzea.Hiru dira aldaketa eskatzen duten elementu nagusiak: lanen aitortzarik eza, zaintzaileen lan baldintza kaxkarraketa hortik eratorritako arretaren kalitate txarra.Beraz, zaintza sistema publikokomunitario baterantz abiatu nahi badugu, beharrezkoa da elementu horiei erreparatu eta zaintza-lanak demokratizatzea: zaintza eskubide sozial gisa ulertu eta bermatu behar dugu, eta sistema publikoak eskaintzen dituen zerbitzuak guztion eskura egon behar dira; zaintzak unibertsala eta bidezkoa izan behar du.

Azpimarra egin nahiko genuke, halaber, zaintza-sistemaren antolaketa arrazista eta kolonialean. Arrazakeriaren, antigitanismoaren eta xenofobiaren ondorioz, pertsona arrazializatu, migratu eta ijito gehienek sektore arautu gabeetan eta inolako babes sindikalik gabe egiten dute lan. Horren adibide da, esaterako, barne-langileen kasua: langile horien % 95 emakume migratu arrazializatua da. Langile horiek dira, hain zuzen ere, greba honetarako arrazoi gehien dituztenak; eta, hala ere, baldintza kaxkarrak eta babes falta direla medio, haietako gehienek ez dute grebarako eskubiderik izango. Beraz, aldaketarako eragile politiko izanik, ezinbestekoa da kolektibo horien guztien aitortza egitea eta haien aldarrikapenak aintzat hartzea. Premiazkoa den moduan, euren ahotatik haien borroken berri izateko espazioak bermatzea.

Krisi hau ez da azaleko soluzioekin konponduko, egungo zaintza erregimen kapitalista eta patriarkala errotik aldatu beharra dago. Horregatik, eta aldarrikapen horiek guztiak Bidasoaldeko kaleetan ozen entzun daitezen, egun osoko egitarau zabala osatu dugu Bidasoaldeko Greba Batzordeko kideok.

Egin dezagunzaintzarako eskubide kolektibo baten alde, pertsona guztiek bizitza osoan zehar zaintzak baldintza duinetan eman eta jasotzeko duten eskubidearen alde.

Etiquetas: