ELA Sindikatua.- Ekainaren 12, 13, 14, 20, 21, 24 eta 25ean deitu ditu ELAk. Udalak azpikontratatutako herriko beste sektoreetako langileen soldata baino %30 txikiagoa da zerbitzu horretako langileena.
Hondarribiko etxez etxeko laguntza zerbitzuak 25 langile ditu, denak emakumeak, eta herriko adinekoak eta bestelako beharrak dituzten pertsonak zaintzen eta laguntzen dituzte ahalik eta bizitza duinena izan dezaten.
Udalak eskaintzen duen zerbitzua publikoa da baina Zaintzen-Clece enpresak kudeatzen du, Udalak azpikontratatuta. Horrek esan nahi du enpresak irabaziak izan ditzan langileen lan baldintzak okertzen direla.
Herriko beste zerbitzuak ematen dituzten lorezain, polikiroldegi edo mantenimenduko langileak baino 8.000 euro gutxiagoko soldatak dituzte urtean. Gainera, langileen gehiengoak lan jardunaldi partziala dituzte, hala nahi ez badute ere. Hori gutxi ez, eta ez dute egutegi finkorik eta ez dakite hilabete bakoitzean zer soldata izango duten. Esaterako, erabiltzaileren bat oporretan, ileapaindegira edo medikura joan bada, zerbitzua dagokion ordu tartean, langileak ez du trate horren ordaina jasoko, eta kasurik onenean, hurrengo batean errekuperatu beharko du.
Horrelako praktikak genero arrakalaren baitan bakarrik uler daitezke.
Bai enpresarekin, bai udalarekin hainbat bilera egin dira, baian negoziaketek ez dute fruiturik eman. Udalak, zerbitzuaren titularra denak, pleguak martxan jarri berri ditu eta horrek esan nahi du hitzarmen duin baten akordioa zailtzen dela.
Bestelako zaintza sistema bat aldarrikatu genuen pasa den azaroak 30eko greba orokor feministan euskal sindikal eta eragile sozial gehiengoak.
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea da eta udalak aukera paregabea du azaroak 30eko aldarriak gauzatzeko.
Hori dela eta, langileek 7 greba egun deitu ditutze ekainerako, 12, 13, 14, 20, 21, 24 eta 25ean hain zuzen, herriko beste kolektiboen eta ondoko herrietako etxez etxeko lankideek dituzten baldintzak lortzeko helburuarekin. Bai enpresa eta baita udalari ere dei egiten die bakoitzak bere ardura hartu eta langileak prekaritatetik aterako dituen hitzarmen bat adosteko eman beharreko pausuak egitera.