Osasun Bidasoa Plataforma.- Osakidetzak Bidasoako eta Bortzirietako herritarrei ematen dien osasun-arreta publikoak okerrera egin du etengabe azken hilabeteetan.
Osasun-langileen kudeaketa txarraren ondorioz, egoera kritikoan daude urologiako zerbitzua (ospitaleko urologiako profesional propiorik ez duena) eta Irun Erdialdeko gaueko eta jaiegunetako larrialdi-zerbitzua (8 txanda baino gehiagotan medikurik gabe geratu dena azken 3 hilabeteetan).
Medikurik gabeko larrialdi arreta-guneak.
Joan den azarotik, gaueko edo jaiegunetako larrialdi-zerbitzuko 8 txanda egon dira, gutxienez, erizaintzako profesionalek eta administrariek soilik beteta. Egoera hau, gure eskualdean inoiz gertatu ez dena, joan den udaz geroztik oso ohikoa da larrialdietako beste zerbitzu batzuetan, hala nola Donostian eta Errenterian. Irun Erdialdeko larrialdi-zerbitzuan medikurik ez egoteak, artatzera doazen pertsonen osasuna arriskuan jartzeaz gain, ospitaleko larrialdi-zerbitzuaren gainkarga dakar, eta horrek eragina izan dezake arretaren kalitatean.
Bidasoa ospitaleko zerbitzu eta kontsulten itxiera.
Duela ¡a 2 urtetik hona, Bidasoa ospitaleko urologia-kontsultak behar baino profesional gutxiagorekin egon dira eta, ondorioz, itxaron-zerrendak luzatu egin dira, bai kontsultetarako, bai ebakuntza kirurgikoetarako. Gaur egun, urologia-zerbitzuak ez du beharrezko 4 urologoetatik bat bera ere, eta ia ez da ebakuntza kirurgikorik egiten ari ospitalean.
Minaren unitateak 2023ko uztailetik dago mediku anestesistarik gabe. Horrek kalte larriak eragiten dizkie tratamendua jasotzen ari ziren pazienteei, eta tratamendua behar duten paziente berrien zitazioa blokeatzen du.
Herritarrei duintasunez arreta emateko lekurik eza.
Osasun Sailak oraindik ez ditu egin Bidasoa ospitalea eta Irungo anbulatorioak handitzeko eta hobetzeko behar diren inbertsioak. Berriki, etorkizuneko inbertsio handiak iragarri dira eskualde gehienetan. Hala ere, Osasun Sailak ez du iragarri Bidasoa ospitalea handituko duenik (eraikin erantsi baten bidez), ezta Irungo hirugarren anbulatorioa eraikiko duenik ere, Oinaurren. Kontsultetarako tokirik eza itxaron-zerrenda luzeak sortzen ari da espezialisten kontsultetarako edo ebakuntza kirurgikoetarako.
Itxaron-zerrendak onartezinak.
Ospitaleko zenbait espezialitaterako itxaron-zerrendak onartezinak dira. Adibide gisa, 130 eta 190 egun bitartean itxaron behar da traumatologiako kontsultan artatua izateko. Familiamedikuak ekografia bat eskatzen duenean balizko gaixotasun larri bat diagnostikatu ahal izateko, ia urtebete itxaron behar du ekografia hori egin arte. Minaren unitaterako eta urologiarako ez dago hitzordurik. Otorrinolaringologia eta ginekologiako kontsultak ere 3 hilabete baino gehiago atzeratu dira. Horrek guztiak atzerapen diagnostiko larriak eta ekitate falta lotsagarria dakar; izan ere, erosteko ahalmen handia duten herritarrek kontsulta pribatuetara jo dezakete osasun publikoaren defizitak arintzeko, baina gainerako herritarrek, berriz, itxaronaldi luzeak jasan behar izaten dituzte. Egoera honek osasun-arreta jasotzeko desberdintasun larriak sortzen ditu herritarren artean.
Horregatik guztiagatik, Irun, Hondarribia eta Bortzirietako biztanleei dei egiten diegu gure eskualdeetako cosasun publikoaren alde eta osasun-zerbitzuen narriaduraren aurka mobilizatzeko.
Osasun Sailak inbertsiorik egin ez duenez, egoera gero eta jasangaitzagoa da. Kontsultategi eta profesionalak falta dira.
Urologia-zerbitzua eta minaren unitatea ixteari ez. Irun Erdialdeko medikurik gabeko larrialdizerbitzuei ez.
Ospitaleko espezialisten kontsultetarako itxaron-zerrendak txikiagotzea eskatzen dugu, gehienez ere 60 egunekoak izan daitezen.
2015etik prest dagoen orubean, Oinaurreko anbulatorioa berehala eraikitzea eskatzen dugu.
-Bidasoa ospitalea handitzea eskatzen dugu, eraikin erantsi baten bidez.
MOBILIZA ZAITEZ!
ZURE ETA ZUREEN OSASUNAREN ALDE!
AHALEGINA MEREZI DU!
Hurrengo mobilizazioak:
- MARTXOAK 14, OSTEGUNA, 16:00etan. Elkarretaratzea Irun Erdialdeko anbulatorioan (Korrika).
- MARTXOAK 16, LARUNBATA, 17:00etan. Manifestazioa Donostian (Boulevard).
- MARTXOAK 19, ASTEARTEA, 14:00etan. Kontzentrazioa Irun Erdialdeko anbulatorioan.
- MARTXOAK 26, ASTEARTEA, 14:00etan. Kontzentrazioa Dunboako anbulatorioan.
- APIRILAK 2, ASTEARTEA, 14:00etan. Kontzentrazioa Hondarribiko anbulatorioan.
- APIRILAK 9, ASTEARTEA, 14:00etan. Kontzentrazioa Bidasoa ospitalean.
- APIRILAK 13, LARUNBATA, 18:00etan Manifestazioa Irunen (San Juan plaza, udaletxearen aurrean)
Kontzentrazioek 10 eta 15 minutu arteko iraupena dute. Osasun arloko profesionalek herritarrekin batera parte hartu ahal izateko, horietako batzuk deitu dira 14:00etarako.