Irungo hiriko autobus zerbitzuko langileek greba egingo dute euren lan baldintzen hobekuntzaren alde

Kontzentratzeko unea. Argazkia: Antxeta Irratia

ELA Sindikatua.- AUIF enpresako langileentzat lan baldintzak, jardunaldi murrizketa eta lan osasun zein segurtasuna bermatu asmoz, greba deialdi sartu du ELA Sindikatuak maiatzaren 13,20, 27 eta 31rako.

Irungo hiri-busen zerbitzu publikoa AUIF enpresak kudeatzen du egun baina Udaletik datozen lizitaziorako pleguak osatze fasean daude. Hala izanik, eta AUIF-eko langileen enpresa hitzarmena berritzeke egonda, ELA-tik ezinbesteko ikusten dugu aukera hau aprobetxatzea langileen lan baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea erdigunean jarriko duen akordioa isteko.

Bai Enpresa eta bai Udalarekin bilerak hasi genituenetik gure helburuak argiak izan dira; urtero langileen eros ahalmena bermatzea, urteko jardunaldia 1592 ordutara jaistea eta langileek egonerokoan jasaten dituzten erasoen aurrean segurtasun neurriak eta protokoloak ezartzea.

Gaur gaurkoz, Enpresa prest legokeela KPI igoerak bermatzeko, baina Udalaren teilatupean jarri du 35 orduko jardunaldia barnebiltzeko aukera.

Egoera honetan, bai Enpresa eta baita Udalarekin bilerak eginda, ez dugu momentuz 35 orduko jardunaldiaren bermerik eta beraz, langileek grebara joateko erabakia hartu dute.

ELArentzat jardunaldiaren jaitsiera ezinbesteko gaia da. Lanaldi murrizketaren eztabaida gure gizartean pil pilean dagoen honetan, AUIF-eko langileek 1792 orduko lanaldian jarraitzen dute. Lanaldi guztiz neurrigabea. Are gehiago kontuan izaten badugu zerbitzu publiko bat eskaintzen dutela. Gogoratu behar da langile publikoek, greba tarteko, aspaldi lortu zutela 35 orduko lanaldia. Gainera, Irungo udalaren azpikontrata askotan dagoeneko aplikatzen da 35 orduko lanaldia, hala nola etxez etxeko laguntza zerbitzuan, garbikuntzan, udal liburutegian...

Horrela, uste dugu momentua dela autobus zerbitzurako ere 35 orduko lanaldia jasotzeko. Neurri honek hobekuntza ugari ekarriko lituzke langileen lana eta esparru pertsonala uztartzeko garaian eta enplegua sortzeko aukera zabalduko litzateke besteak beste.

Laneko segurtasunari dagokionez, esakaria ere argia da; langileen aurkako erasoak areagotu egin dira, joan den larunbatean eta pasa den asteartean ere eraso desberdinak errepikatu ziren. Egoera honetan, ezinbestekoa da langileak euren lanpostura lasai joateko beharrezkoa bitarteko eta protokoloak ezartzea.

Eskaera hauek mahai gainean izanda, Enpresa eta Udalaren aldetik konpromisoa eskatzen dugu gai hauei behar bezala heltzeko. Eskaerak kontutan izaten ez badira maiatzaren 13, 20, 27 eta 31n autobus-zerbitzuko langileak greban egongo dira eta ekainera begira ere gatazka areagotzeko aukera zabalik dago.

Etiquetas: