Abotsanitz.- Hondarribitarren bizi-kalitatea aldaketa txikien bitartez hobetzea gure esku dago.
Egunerokotasunari dagokionez, arlo ezberdinetan eragin ditzakegu aldaketa txiki horiek, eta nagusiki, herritarroi eskaintzen zaizkigun zerbitzuetan.
Kasu honetan, jo-muga, Osakidetzak eskaintzen dituen espezializazio zerbitzuetan jarri nahi dugu.
Gaur egun, hondarribitarrok ez dugu bertako anbulategian hainbat espezialitateen kontsultak eskaintzeko aukera, eta horren ondorio, ospital komarkalera edota Irunera lekualdatzeko beharra dugu erabiltzaileok.
Jabetuak gaude, hainbat espezialitateen kasuan, beharrezkoak dituzten gailuak direla medio, ez litzakeela posible izango herrira ekartzea, baina beste espezialitateei dagokionez, guztiz egingarria litzake bertako anbulategian zerbitzu hori eskaintzea, kostu ekonomiko gehigarririk edukiko ez zuena.
Adibide batzuk ematearren, Hondarribian ez ditugun eta lekualdatzera behartzen gaituzten espezialitateen kontsulten artean, hurrengo hauek ditugu: Erreumatologia, Digestio-kontsultak, Kardiologia, Errehabilitazioa, helduen odontologia, etab. Gure nahia, espezialitate hauen kontsultak, Hondarribiko anbulategian ematea da, beharrezkoa den maiztasun jakin batekin, eta horrekin, sinistuak gaude, gai garela herritarren bizi-kalitatea hein batean hobetzeko, ekidin daitezkeen desplazamenduak eta denbora galera hori aurreztuaz.
Hau guztiagatik, udalbatzari eskatzen diogu: Osakidetzako eskualdeko arduradunekin aztertu dezatela zenbait espezialitateen zerbitzuak Hondarribiko anbulategian eskaintzea.