Larunbat honetarako Kalapie Bidasoaldea-ren jarduera berria

Non: 
Zabaltza Plaza
Data: 
Larunbata, Azaroa 23, 2013 - 11:00 -tik Igandea, Azaroa 24, 2013 - 10:55 -ra
Antolatzen du : 
Kalapie Bidasoaldea

foto

Kalapie Bidasoaldea elkartetik jarduera berri batera parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Jarduera horren helburua nagusia da bizikletaren erabilpena areagotzea gure hirian,

 "larunbatetan erosketa txikiak bizikletaz" leloarekin. Euria egiten ez duen larunbatetan goizeko 11:00etan, Irungo Zabaltza plazan bilduko gara ibilaldi motz bat egiteko, hiriko erdialdean zehar. Gutxi gorabehera, ordubeteko iraupena izango du eta hori egin bitartean, parte-hartzaileek erosketa txikiak egin ahalko dituzte, erosteko gaiei buruzko galderak egin ahalko dituzte hiriko establezimenduetan edo, besterik gabe, pasealdiaz gozatu ahalko dute.

Badakigu zuetako batzuek bizikleta dagoeneko erabiltzen duzuela egunez eguneko jardunean. Kalapie elkartetik animatzen zaituztegu jarduera horretan parte hartzera; izan ere, zenbat eta gehiago izan, hainbat eta seguruago ibili eta ikusgarriagoak izango baikara gidarientzat eta, oro har, populazioarentzat. Tamalez, gaur egun oso kolektibo txikia gara, dispertsua eta zatikatua galtzadan, eta gainera, ez dago kontzientzia orokor bat bizikleta zaleak galtzadan duen hauskortasun sentimenduaz eta egoeraz.

Gutako bakoitzaren esku dago hori guztia aldatuz joatea, eta, horrekin batera, mugikortasunari buruz dauzkagun azturak; horrela, guztion artean, hiri atseginagoa eta iraunkorragoa lortze aldera. Horregatik guztiagatik eta beste gauza askogatik, parte hartzera eta inplikatzera animatzen zaituztegu.

Etiquetak: